XVIII. mendea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa:
[[Europa]] kontinentalean filosofoek mundu berri bat amesten zuten, eta batzuen ametsa Frantziako Iraultzan egia bilakatu zen [[1789]]an, nahiz eta beranduago [[Maximilien Robespierre]]k [[Izu Garaia]] piztu zuen 1793-1794 tartean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Robespierre and the Terror {{!}} History Today|url=https://www.historytoday.com/archive/robespierre-and-terror|aldizkaria=www.historytoday.com|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. Hasiera batean, Europako [[monarkia]] ugarik Argien Garaiko idealak bereganatu zituzten, baina Frantziako Iraultzaren garaipenarekin euren boterea galtzeko arriskua ikusi zuten eta koalizio [[kontrairaultza]]ileak sortu zituzten. [[Otomandar Inperioa]]k inoiz ez bezalako bake eta hedapen ekonomiko garaia bizi zuen, eta ez zuen Europan gerra batean ere parte hartu 1740 eta 1768 artean. Ondorioz, inperioak ez zituen bizi izan [[Zazpi Urteko Gerra]]n (1756-1763) emandako garapen militar guztiak, eta [[Errusiar Inperioa]]ren aurka galdu zituzten hainbat gudu mendearen bigarren erdian<ref>{{Erreferentzia|izena=Marston, Daniel,|abizena=1970-|izenburua=The Seven Years' War|argitaletxea=Osprey|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/59550463|isbn=1841761915|pmc=59550463|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. Mende honetan ere [[Polonia]] eta [[Lituania]]ren arteko [[Bi Nazioen Errepublika]] amaitu zen; behinola erresuma handi eta boteretsua izan zena, [[Mosku]] eta otomandarrak garaitu zituena, inbasioen ondorioz erori zen. Bere gobernu erdi-demokratikoa ez zen nahikoa izan inguruan zituen monarkiekin lehiatzeko, izan ere [[Prusiako Erresuma]]k, Errusiar Inperioak eta [[Habsburgotar monarkia]]k lurraldea zatitu eta bereganatu zuten, hurrengo ehun urteetako Europa erdialdeko mapa eraldatuz.
 
[[Ameriketako europar kolonizazioa]]k eta munduko beste hainbat lekuetakoak aurrera jarraitu zuen, [[migrazio]] masiboak ugaritu eta tamainaz handitu ziren eta [[Nabigazioaren Aroa]]k jarraitu zuen. [[Erresuma Batua]] mundu mailako potentzia bilakatu zen, [[Frantsesen eta Indiarren Gerra]]ren ostean 1760eko hamarkadan, eta [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren aginteaKonpainia]]rekinren agintearekin [[India]]ren gaineko agintea eskuratu zuen. Hala ere, laster galdu zituen kolonietako batzuk Ameriketako Iraultzaren ondorioz: [[Ameriketako Estatu Batuak]] sortu ziren. [[Industria Iraultza]] ere hasi zen Britainia Handian [[1770eko hamarkada]]n, [[lurrun-makina]]ren asmakuntzaren ondorioz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Reconceptualizing the Industrial Revolution|url=https://www.worldcat.org/oclc/698105701|isbn=9780262289504|pmc=698105701|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. XVIII. mendean oraindik industria txikia bazen ere, mundua eta ingurumena erradikalki eraldatuko zen prozesua hasi zen. [[Txina|Txinak]] hedatzen jarraitu zuen, 1759an bere hedadurarik handiena lortu zuen arte. Inperio erraldoi honek egoera ekonomiko ona izan zuen eta demografia hazkuntza oso handia. [[Japonia|Japoniak]] isolamendua praktikatzen jarraitu zuen mende osoan zehar, eta [[Hego-ekialdeko Asia|Asiako hego-ekialdeko]] estatuek independentzia defendatu zuten Europaren kolonialismoaren eta Txinaren hazkuntzaren aurrean.
 
XVIII. mendeak aldaketa izan zuen ere [[arte]]an. [[Musika]]n [[barroko]]a, [[Johann Sebastian Bach]] eta [[Georg Friedrich Händel]]ekin, eta [[musika klasiko]]a garatu ziren, [[Joseph Haydn]] eta [[Wolfgang Amadeus Mozart]]ekin. [[Margolaritza]]n [[rokoko]] estiloa egon zen modan mende hasieran, eta [[neoklasizismo]]a amaieran. [[Erretratu]]a izan zen margolaritzan gehien garatu zen estiloa, patrono aberatsen enkarguz sortutako artelanak.