Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
4. lerroa:
'''Olinpiar Jokoak''' edo '''Joko Olinpikoak''' munduko hainbat tokitako [[Atleta|atletek]] parte hartzen duten diziplina anitzeko nazioarteko kirol ekitaldirik handiena dira. Olinpiar Jokoak kirol munduko lehiaketa nagusitzat hartzen dira, berrehun nazio parte-hartzaile baino gehiagorekin. Lau urtean behin antolatzen dira, bai uda partean bai eta baita neguan ere. [[Udako Olinpiar Jokoak|Udako]] eta [[Neguko Olinpiar Jokoak|Neguko Olinpiar Joko]]<nowiki/>en artean bi urteko tartea dago<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Olympic Games {{!}} History, Locations, & Winners|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/sports/Olympic-Games|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2019-10-02}}</ref>.
 
Olinpiar Joko modernoak [[K.a. VIII. mendea|K. a. VIII. mende]]<nowiki/>ko [[Antzinaroko Olinpiar Jokoak|Antzinako Olinpiar Jokoetan]] inspiratu ziren. Antzinaroan antolatutakoen antzeko ekitaldi batzuk egiteko ideia sortu zen, nagusiki [[Pierre de Coubertin|Pierre Frèdy]] noble frantsesaren gestioei esker zehaztuko zirenak, Coubertingo baroia. [[Coubertin baroia]]<nowiki/>k [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]] (NOB) sortu zuen [[1894]]<nowiki/>an. Ordutik, NOB bihurtu da Olinpiar Mugimenduaren organo koordinatzailea, haren egitura eta agintea zehazten duen [[Olinpiar Gutuna]]<nowiki/>rekin<ref>{{Cite web|url=https://stillmed.olympic.org/media/Document%20Library/OlympicOrg/General/EN-Olympic-Charter.pdf#_ga=2.96569175.934284442.1545870644-160296395.1545870644|izenburua=Olympia Charter|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
Aro Modernoko Olinpiar Jokoen lehen edizioa [[Atenas]]<nowiki/>en egin zen, [[Grezia|Greziako]] hiriburuan, [[1896]]<nowiki/>ko apirilak 6tik aurrera. Ekitaldi hartatik, lau urtean behin egin dira munduko hainbat hiritan, eta salbuespen bakarrak [[1916]], [[1940]] eta [[1944]]<nowiki/>ko edizioak izan dira, [[Lehen Mundu Gerra|Lehen]] eta [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>ren leherketaren ondorioz.