Tolosako Done Saturdi basilika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
| lekua= Tolosa (Okzitania)}}
 
'''Saint-Sernin basilika''' [[Okzitaniako Tolosa]]n dagoen [[Santutegi (eraikina)|santutegia]] da. Eraikuntza honen helburua [[San Saturnino|San Saturnino Tolosakoa]]ren erlikiak gordetzea izan zen, Tolosako lehen apezpikua izan zena, [[250]]an [[martiri]] bilakatutakoa. [[Erdi aro]]ko mendebaldeko [[erromes]]en jomuga nagusienetako izan zen, [[IX. mendea|IX. mende]]tik [[Frantses Iraultza]] bitarte kalonje komunitate batek zaindu zuen. Europan gordetzen den eliza [[erromaniko]] handienetakoa da, Alemaniako [[Spirako katedrala]]rekin batera.
 
San Saturnino, garai hartan kristau komunitateko burua Tolosan, apaiz paganoek atxilotu zuten [[250]]eko [[azaroaren 29]]an Kapitolio zaharraren oinean (gaur egungo Esquirol plaza). Kristautasunari uko egiteari eta Jupiterri (zezena) gorazarre egiteari uko egin zion. Horregatik zezen bati soka batekin lotu eta arrastaka eraman zuten hiriko kaleetan barrena gaur egun basilika dagoen lekuan soka hautsi zen arte. Bi neska gaztek San Saturnino hor bertan lurperatu zuten. Zezena Klaustroaren kaletik igaro zen, eta horregatik kaleari izena aldatu eta ''Rue du Taur'' (zezenaren kalea) jarri zioten.