Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auzia''', legez '''20907/2017 Auzi Berezia,''' 2019ko otsailaren 12an hasitako ahozko auzi judizial bat da, [[Espainiako Auzitegi Gorena|Espainiako Auzitegi Gorenean]] izaten ari dena. [[Pablo Llarena]] epaileak koordinatu zuen [[instrukzio (zuzenbidea)|instrukzioa]] 2017ko urritik 2018ko uztailera eta, ondorioz, 18 pertsona izaten ari dira auzipetuak, tartean direla [[Carles Puigdemont]]en gobernuko kide ia guztiak, [[Jordi Sànchez]] eta [[Jordi Cuixart]] kultura eta politikako aktibistak, [[Carme Forcadell]] [[Kataluniako Parlamentua|Kataluniako Parlamentuko]] buru ohia, eta bertako hainbat kide.
 
[[Manuel Marchena]] epaileak zuzendu zuen epaiketako [[Ahozko ikustaldia|ahozko ikustaldia]]. Azken setentzian parte hartu zuten beste epaileak hauexek izan ziren: Andrés Martínez Arrieta, Ana Ferrer, Andrés Palomo, Antonio del Moral, José Ramón Verdugo, eta Luciano Varela.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=9 eta 13 urte bitarteko espetxe zigorrak 'proces'eko buruentzat|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/bideoak/osoa/6737182/bideoa-9-eta-13-urte-bitarteko-espetxe-zigorrak-proceseko-buruentzat/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-10-20}}</ref> Akusatu batzuk fidantzarik gabe behin-behinean espetxeratu zituzten instrukzioa abiatu zenean.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euronews.com/2019/01/07/the-trial-of-catalan-referendum-leaders-casts-a-long-shadow-over-the-eu-s-credibility-view|izenburua=The trial of Catalan referendum leaders casts a long shadow over the EU's credibility|abizena=|izena=|data=|webgunea=www.euronews.com|sartze-data=2019-02-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=https://elpais.com/elpais/2019/02/01/inenglish/1549019566_593245.html|izenburua=Catalan independence leaders moved to Madrid jails ahead of trial|abizena=Congostrina|izena=Alfonso L.|data=2019-02-01|egunkaria=El País|sartze-data=2019-02-09|hizkuntza=en|issn=1134-6582}}</ref> Entzunaldiak 2019ko ekainaren 12an amaitu ziren, konklusioak entzun ondoren; fiskaltzak kargu larrienak berretsi zituen: [[asaldaketa]] (indarkeria bidezko [[Albaramendu|sedizio edo albaramendua)]], "estatu kolpea" izan zelakoan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Reyes|abizena=Rincón|izenburua=La Fiscalía eleva el ‘procés’ a un golpe de Estado que recurrió a la violencia|hizkuntza=es|data=2019-06-05|url=https://elpais.com/politica/2019/06/04/actualidad/1559632209_987220.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2019-06-12}}</ref>
 
Auzipetu guztiek zigor eskaeren gogortasuna nabarmendu zuten, eta salatu fiskaltzak gertakariak puztu eta desitxuratu zituela, "mugimendu independentista zigortzearren". Oriol Junquerasek, "guztion onerako", auzia epaitegietatik atera eta politikara itzultzeko eskatu zuen, "elkarrizketa eta adostasunaren bidetik".<ref>{{Erreferentzia|izena=Gorka Berasategi|abizena=Otamendi|izenburua=Auzia politikaren esparrura itzultzeko eskatu diote auzipetuek epaimahairi|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/167585/auzia-politikaren-esparrura-itzultzeko-eskatu-diote-auzipetuek-epaimahairi.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-06-12}}</ref> [[Amnesty International]]<nowiki/>ek<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.amnesty.org/en/documents/document/?indexNumber=eur41%2f7308%2f2017&hizkuntza=en|izenburua=Document (Amnesty International)|website=www.amnesty.org|sartze-data=2019-02-21}}</ref> eta [[Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa|Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioak]]<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.ohchr.org/en/NewsEvents/Pages/DisplayNews.aspx?NewsID=22772&LangID=E|izenburua=OHCHR - High Commissioner’s global update of human rights concerns|website=www.ohchr.org|accessdate=21 February 2019}}</ref> kezka handia agertu dute politikarien kontra hartutako neurriak eta akusazio larriak direla eta.
 
== Epaiak ==