«Euzko Deya (1936-1975)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
t
{{izenburu etzana}}
'''''Euzko Deya (La Voix des Basques''''' eta '''''La Voz de Euzkadi''''' izenak ere hartu zituena) [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibil]] eta [[Francoren diktadura|diktadura]] garaiko kazeta bat izan zen, [[Eusko Jaurlaritza]]rekin lotura zuzena zuena. Gerraren prozesuan ezin bestekoa ikusi zen [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|kolpisten]] propagandari aurre egitea eta, ondorioz, ''Euzko Deya'' proiektua sortu zen. Aldizkariak, zehazki, bi aldi ezagutu zituen: 1936-11-29tik 1940-05-10ra, hau da, naziek Paris okupatu arte, eta 1945-01-15tik 1975ra, diktadura garai osoan. 1920an argitaratutako ''Euzko Deya'' da haren aurrekaria.
 
Hura garatzeko Jaurlaritzak [[Rafael Picabea]] kazetariaren laguntza izan zuen. Argitalpena frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz agertzen zen, batez ere frantsesez, ezen hedabidearen helburu nagusia enbaxadei eta Europako politikariei euskal nazionalismoaren ikuspuntua azaltzea baitzen. Dena dela, kolaboratzaile euskaldunak maila altukoak ziren: [[Inazio Eizmendi]] "Basarri", [[Juan Jose Zubimendi]], [[Andoni Arotzena|Andoni Arozena]],...