Espainiar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
178. lerroa:
Horrelako sinboloak [[liberalismo]]<nowiki/>aren kontrako karga handia zuten, aniztasunaren kontrakoak eta [[Teokrazia|teokratikoak]]. 1886tik indarberrituta, [[Jesusen Bihotza]]<nowiki/>ren debozioa zabaldu zen; [[Frantziako Iraultza]]<nowiki/>ren kontrako erakusgarria zen. 1919an, bere gorenera altxa zuten, [[Cerro de los Ángeles|''Cerro de los Angeles'']]<nowiki/>en Bihotz Sakratua kontsakratuz, [[Espainiako historia|Espainia]]<nowiki/>ren ustezko erdigune geografikoan.<ref name=":6">Dronda, Javier. 2013, 36-40. or.</ref><ref group="oh">1871ko Pariseko Komunaren ondoren, Sacre Choeur basilika eraiki zen Parisen, herri harpidetzaz; ikus Dronda, Javier. 36-40. or.</ref> 20ko hamarkadan, beste ikono bat eratorri zen hartatik: [[Kristo Errege]], konnotazio politiko are borrokalari eta argiagoak zituela. Espainiako [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza]]<nowiki/>ren hierarkiaren interpretazioan, Kristo Erregek Espainiaren identitate katolikoaren iraupena esan nahi zuen, era horretan bere «errealitate nazionalari eusteko eta galdutako handitasuna berreskuratzeko aukera». [[Primo de Riveraren diktadura]]n, Kristo Erregeren gurtzak testuinguru politiko egokia aurkitu zuen, mito politiko bihurtuta, Espainia [[Zeru (erlijioa)|zeru]]<nowiki/>ko erreinuak lurrean aukeratutako zatia zelakoan; horixe adierazi zuen, hain zuzen, [[Valladolid]]<nowiki/>eko [[artzapezpiku]] bizkaitarrak garai horretan.<ref name=":6" /> Elizkizunetan, Espainiako ''[[Errege Martxa]]'' jotzen hasi ziren.<ref name=":6" />
 
Esanahi nazionalista irmo hori [[Ama Birjina Pilarekoa]]<nowiki/>k ere bazuen, aldi berean kontrairaultzailea; urte hauetan, biziberritu egin ziren gurtzarako emakumezko izen batzuk. [[Zaragoza]]<nowiki/>ko Ama Birjina Pilarekoak osagai politiko garrantzitsua zuen [[Iberiar Penintsulako Gerra|Penintsulako Gerra]]<nowiki/>tik: espainiar balio abertzale militarrak hezurmamitu zituen, atzerritarren kontrakoa, zama [[Chauvinismo|chauvinista]] handikoa. HuraSantu hori ikono nazional bihurtzeko pauso handia [[Alfontso XIII.a Borboikoa|Alfontso XIII.a]]<nowiki/>k eman zuen, urriaren 12ko haren eguna «[[Espainiako Egun Nazionala|Arrazaren edo Hispanitatearen Eguna]]» izendatu zuenean.<ref name=":10">Dronda, Javier. 2013, 49-56. or.</ref> Ia aldi berean, kanonizazioaren ehungarren urteurrenenean, [[Teresa Ávilakoa|Santa Teresa]] «Arrazaren eta Hispanitatearen Santua» izendatu zuten (1922), izaera hispaniar-abertzalea isuri militar batekin uztartuz eta arraza ere tartean sartuz.<ref name=":10" /> Santa Teresaren izendapen hori bat zetorrren osoki XVII. mendetik Espainiako zaindari eztabaidaezin bihurtutako [[Done Jakue|Donejakue]] ''Matamoros'' santu gerragilearekin. XIX. mendean, erromantizismoz goretsi zen Donejakueren irudia, arrotzen kontrako gerlari gisa adierazia.<ref group="oh">[[Filipe IV.a Habsburgokoa]]ren garaitik, santu hori Espainiako zaindari bakartzat hartu zen ofizialki, espainiar nazioaren zentzu gerlari eta inperialista berresteko asmoz. Bazuen, harrezkero, bere egun ofiziala, uztailaren 24 eta 25an. XII. mendetik espainiar izaera nazionala hezurmamitzen zuen santua zen, ''Matamoros'' ezizenekoa, eta 'Errekonkista'ren babeslea, [[Clavijoko gudua|Clavijoko Gudu]] mitikoan mirariz agertu omen zela eta; Amerikan, berriz, konkista kolonialaren zaindaria zen, ''Mataindios'' eziezenaz; ikus Américo Castro in [https://books.google.es/books?id=CoD0eKfOw-wC&pg=PA117&lpg=PA117&dq=santiago+matamoros+patron+de+espa%C3%B1a+fiesta&source=bl&ots=Y8xxq5pecX&sig=-bLjUyuZtEAYPyGKN4T4e9gLTTY&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwjEhOWgy57ZAhXHuRQKHSdZCg84FBDoAQgvMAE#v=onepage&q=matamoros&f=false ''Discurso colonial hispanoamericano'', 117. or].</ref>
 
== Fikzioan ==