San Frantzisko komentua eta eliza (Tolosa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
 
Aipagarria da tenpluaren alboetako batean dagoen Antiatarren armarria, Tolosako senitarte garrantzitsuenetakoa baitzen.
 
== Erretaula ==
Tolosako San Frantzisko elizarako erretaula egiteko tratua egin zuten 1604an. Nagusiek tratu hau zuritu nahiez hara zer dioten “porque el dicho Ambrosio Bengoetxea era de los mejoren que por estas tierras al presente se hallaban”.[73] Hondarribiko erretaula egin behar zela eta, Joanes Iriarterekin tratua egiterakoan, Bengoe­txea lagun har zezala gomenda­tzen zi­tzaion; izan ere, “es ombre de primor para semejantes obras”. Lan hau 1609rako amaiturik egotea erabakia bazegoen ere, 1615era arte ez zen bukatu.
 
Gaur egun bere ''estofatua'' eta ongi gordetako polikromia dela eta distira­tzen duen erretaula honek hiru gorputz ditu, bost kale eta bi ni­txoen arteko Kalbarioa. Er­tzetako bi kaleetan badira San Fran­tziskoren bizi­tzari buruz­ko erliebeak, erdiko kalean eta ondo ondoko etxeetan fran­tziskotar santuen irudiak ikus daitez­ke. Badirudi Bengoe­txearen eskuak zaindariaren gaztaroko gertakariak konta­tzen diren lehen gorpu­tzeko erliebe ba­tzuk eta beste santu ba­tzuen estatuak besterik ez zituela tailatu.
 
Erliebe hauetan, Bengoe­txearen prestutasuna nabaria da, bai aurpegietako adieraz­penei nahiz janz­keren ugaritasunari naturaltasuna emateko, nahiz eta espazio perspek­tiban ondorioak sor­tzeaz arduratu ez.
 
Santuen estatuen artean, San Antonioren eta estasian dagoen San Fran­tziskorena nabarmen­tzen dira. Arte kalitate nabaria duena da sagrarioa ere, Hilobira­tze Santuaren erdiko adieraz­pidean konposaketa politagatik.
 
Beste lan ba­tzuk. Hiru mul­tzo handi hauetaz gainera, Bengoe­txeak eman digunetik gera­tzen direnak lan apalagoak edo zatiak dira. Adibidez, Tolosako fran­tziskotarren elizan Petronila Idiakez Andereari eraiki­tzeko baimena eman zi­tzaion kapera bateko erretaula bertan behera erori zen XIX. mendean eta Tolosako Santa Maria parrokiara eramanaz salbatu direnak, Kalbarioko hiru irudiak besterik ez dira: Guru­tzil­tzaturiko Kristo, benetan an­txietar estilokoa, eta al­de bakoi­tzean zutik, Nekeetako Birjina eta San Joan, Al­kizako eskulturagilearen irudi bereizgarri bikainak.
 
== Irudi galeria ==