Artur erregea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zehaztu
No edit summary
37. lerroa:
'''Artur erregea'''<ref>{{Euskaltzaindia181|orrialdea=14}}</ref> ([[gales (hizkuntza)|galeseraz]] eta {{lang-en|Arthur}}; {{lang-br|Arzhur}}) europar literaturako pertsonai nabarmena da, bereziki literatur ingeles eta [[frantses]]ean, hauetan [[errege]] ideala bezala agertzen da, bai gudan bai bake garaian. Zenbait [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] testu berantiarren arabera, [[VI. mendea]]ren hasieran Artur erregea Britainia [[saxoi]] inbaditzaileetatik defendatu zuen [[britoi]]en buruzagia zen. Artur erregearen kondaira ingeles koroaren eta galesen arteko borroken epelean agertu zen. Bere historia kondaira eta literaturaren tartean dago; tradizio luzeko kondaira izanik, Britainia Handian aztergai eta eztabaidagai izaten jarraitzen duen arren, egiaztatutzat jotzen da Artur ez dela pertsonaia historikoa.
 
Arturri buruzko lehengo aipamenak literatura zeltan aurki ditzakegu, ''[[Y Gododdin]]'' bezalako galestar olerkietan. Aipamen horietan, baina, Artur ez da errege edo gerlaria, jainko bat baizik. Pertsonaia hau aurreneko aldiz agertzen den kontakizuna [[Godofredo Monmouthekoa]]ren ''[[Historia Regum Britanniae]]'' da, eta egile horrek zehaztu zituen kondairaren ezaugarri nagusienak. Monmouth-ek Artur saxoiak garaitu zituen Bretainiako errege gisa aurkezten du, Britainiar Uharteetan inperio bat ezarriz. Bere kontakizunean pertsonaia ezberdinak agertzen dira: [[Uther Pendragon]], Arturen aita; [[Merlin]] haren azti kontseilaria, edo [[Excalibur]] ezpata bezalako elementuak; Arturen jaiotza ere aipatzen da [[Tintagel]]en, bai eta Arturren azken guda [[Mordred]]en aurka, [[Camlanngo gudua]]n eta bere ondorengo erretiroa [[Avalon]] uhartera.
 
[[Fitxategi:Charles Ernest Butler - King Arthur.jpg|thumb|ezkerrera|150px|Artur Erregearen koroatzea.]]