Herritarrak - Herritarron Alderdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ideologia: atalak
45. lerroa:
 
=== Bazterketaren diskurtsoa ===
2019ko udaberriko hauteskundeetan eta haien ondoren, Riverak eta Arrimadasek bereziki estu hartu zuten Pedro Sanchez PSOEko hautagai eta, gero, presidentea, zehaztasunik gabeko eta oker ugariz betetako hizkera eta tonu gogorra erabiliz: Arrimadasek, adibidez, PSOEren 100 "infamiaren itun" aipatu zituen, tartean "EH Bildurekin hitzarmenak egitea", adibidez, Nafarroan, baina ez zuen horretarako daturik zehaztuargitu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ciudadanos denuncia "100 pactos de la infamia" del PSOE en un hilo plagado de errores|hizkuntza=es|data=2019-06-24|url=https://www.lasexta.com/noticias/nacional/ciudadanos-denuncia-100-pactos-infamia-psoe-hilo-plagado-errores_201906245d1070e70cf2c0c8b5c12112.html|aldizkaria=LaSexta|sartze-data=2019-06-25}}</ref>
 
Arrimadasek 2019ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, alderdiaren zerrendetan independente aurkeztutako [[Manuel Valls]] kritiko agertu zen, eta aldendu, alderdiarekin, [[Vox (alderdi politikoa)|Voxekin]] elkar ulertzeagatik eta politikan agertutako jarrera baztertzaileengatik, zehazki, alderdi horretako bozeramaileek Vallsi [[En Comú Podem|En Comu Podem]]<nowiki/>i Bartzelonan bozka egiteagatik egindako kritiken ondoren.
 
Dimisioen sorta batean, kokatzen da, halaber, Toni Roldan alderdiko programa ekonomikoko buruzagiarena (urte bereko ekainean); Sanchezi betoa jartzearen eta Voxekin hitzartu eta hainbat tokitan gobernuak osatzearen kontra agertu zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Toni Roldanek kargua utzi du Ciudadanos 'eskuinetik geroz eta gertuago' dagoelako|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6501222/toni-roldanek-ciudadanos-utzi-du-2019ko-ekainaren-24a/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-06-24}}</ref> Urtebete eta erdi lehenago, 2018ko urrian, [[Carolina Punset]] eurodiputatuak utzi egin zuen alderdia, zuzendaritzak hartutako linea politikoa ere gogor kritikatuz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Carmen|abizena=Moraga|izenburua=La eurodiputada Carolina Punset abandona Ciudadanos con una dura carta contra la dirección|hizkuntza=es|url=https://www.eldiario.es/politica/eurodiputada-Carolina-Punset-Ciudadanos-espiarle_0_826967424.html|aldizkaria=eldiario.es|sartze-data=2019-06-25}}</ref>