Merituaren Ordena (Erresuma Batua): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
[[Eduardo VII.a Erresuma Batukoa|Eduardo VII.a]] erregeak 1902an sortu zuen (Orden Pour le Mérite [[prusia]]r ordena imitatzen du) [[armada]], [[zientzia]], artea edo [[literatura]] eremuko aparteko zerbitzuak saritzeko. Oso gutxitan militarrei emandakoak zibilei emandakoetatik bereizten dira, bi ezpata zeharkatuta zituztelako erdiko dominaren atzean. Subiranoaren berezko eskumena da kondekorazioa ematea eta ez da beharrezkoa gobernua kontsultatzea. Jasotzen dutenei ospe handia ematen dien aintzatespena da: titulurik ez duen ohorea da, baina ohiko kondekorazioek baino balio handiagoa du.
 
Ordena subiranoak da eta hogeita lau kidek osatzen dute, baina atzerritarrak "ohorezko kide" gisa ere sar daitezke. Sortu zenetik, emakumeei irekita egon zen ordena, eta [[Florence Nightingale]]k lehenengo saria jaso zuen 1907an. Ordenak ez du nobleziarik edo bestelako estatusarik ematen kideei, baina horiek eskubidea dute izenaren jarraian '''OM''' letrak idazteko. Intsignia gurutze gorri bat da, goiko aldean koroa bat duena. Dominaren zerrenda gorria eta urdina da.
 
Ordena jaso duten atzerritar gutxi daude. Horien artean, [[Albert Schweitzer]] doktorea, [[Eisenhower]] jenerala, Ama [[Teresa Kalkutakoa]] eta [[Nelson Mandela]].