1812ko Espainiako Konstituzioa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
Batzar horretan, Castañosek rol oso eztabaidagarria izan zuen. Kosta ahala kosta saiatu zen Cádizko Konstituzioa onar zedin, ezpata mehatxuz astinduz.<ref name=":Donostia1813 154-155"/> Batzartutakoek uztailaren 31n onartu zuten Konstituzioa. Gipuzkoako lege eta arauen ikuspegiarekin konstituzio horrek zituen antzekotasunak nabarmendu bai, baina hura Gipuzkoako eredu instituzionalarekin bateragarri egiteko beharra ere aipatzen zuten.<ref name=":Donostia1813 154-155"/>
 
[[Real Academia de la Historia|Historiako Errege Akademiaren]] 1897ko txosten batek dioenez:<blockquote>Gauza jakina da euskararen herrialdearen historian adituentzat, Castaños jeneralak ia indarrez zinarazi ziela bertan elkartutako [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusiei]] Konstituzioa, eta hainbat bilkuraren buru aritzera ere heldu zen, era horretan presio handiagoa egiteko.<ref name=":Donostia1813 154-155"/></blockquote>1813ko irail hasieran, tropa aliatuek [[Donostiako Setioa|Donostia hartu eta suntsitu zuten]]. Hil bereko 19an, igandea, artean kea zeriola eta hondamendiaren erdian, hiriko ordezkariak [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente elizan]] elkartu ziren. Ekitaldirako, [[Hernani|Hernanitik]] kandelak ekarri zituzten. Udalbatza konstituzional berria aukeratu zuten, tartean zela [[Juan Jose Vicente Mitxelena]], birgaitua.<ref name=":Donostia1813 246">Egaña, I. 2012, 246. or.</ref>
 
=== Bizkaia ===