1812ko Espainiako Konstituzioa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
Batzar horretan, Castañosek rol oso eztabaidagarria izan zuen. Kosta ahala kosta saiatu zen Cádizko Konstituzioa onar zedin, baita mehatxupean ere. Batzartutakoek uztailaren 31n onartu zuten Konstituzioa. Gipuzkoako lege eta arauen ikuspegiarekin konstituzio horrek zituen antzekotasunak nabarmendu bai, baina hura Gipuzkoako eredu instituzionalarekin bateragarri egiteko beharra ere aipatzen zuten.
 
[[Real Academia de la Historia|Historiako Errege Akademiaren]] 1897ko txosten batek dioenez:<blockquote>Gauza jakina da euskararen herrialdearen historian adituentzat, Castaños jeneralak ia bortizkeriaz zinarazi ziela bertan elkartutako [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusiei]] Konstituzioa, eta hainbat bilkuraren buru aritzera ere heldu zen, era horretan presio handiagoa egiteko.</blockquote>1813ko irail hasieran, tropa aliatuek [[Donostiako Setioa|Donostia hartu eta suntsitu zuten]]. Hil bereko 19an, igandea, artean kea zeriola eta hondamendiaren erdian, hiriko ordezkariak San Bizente elizan elkartu ziren. Ekitaldirako, Hernanitik kandelak ekarri zituzten. Udalbatza konstituzional berria aukeratu zuten, tartean zela [[Juan Jose Vicente Mitxelena]], birgaitua.
 
=== Bizkaia ===