Maria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 2.136.47.23 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
21. lerroa:
Haurdun zegoela, bere senide [[Ikustaldia (kristautasuna)|Elisabet ikustera abiatu zen]], hau ere miragarriro haurdun baitzegoen. Bisita horretan [[Elisabet (Biblia)|Elisabetek]] profezia dohaina jaso eta Maria "Jainkoaren Ama" zela esan zuen. Mariak esker oneko gorespen kantu bat egin zuen (''[[Magnificat]]''), gizaldi guztiek dohatsu deituko dutela aurreikusiz.
 
[[Zesar Augusto]] enperadorearen erabakiz, Judeako herritar guztiek beraien jaioterrira joan behar izan zuten izena ematera, zentsua osatzeko. Josef Judeako [[Betleem]] herrixkakoa zen eta bertara joan zen Maria emaztearekin. Bertan zeudela txabola edo ukuilu batean [[Natibitatea|izan zuen haurra]] Mariak, ostatuan ez baitzegoen beraientzako tokirik.
 
Ebanjelioan zehar Maria ez da askotan azaltzen. Lehen ikuskeran, gainera, badirudi Jesusen eta bere arteko harremana ez zela hain ona. Hala ere, Mariak leial iraun zuen, bere semea gurutzean josi zutenean ere bertan egon baitzen. Jesusek ez dio aparteko garrantzirik ematen odolezko harremanari. Beretzako garrantzitsuagoak dira "Jainkoaren nahia betetzen dutenak". Honek ez du Mariaren garrantzia murrizten, Mariak erabat bete baitzuen Jainkoaren nahia, aingeruari emandako baietzarekin.