Manierismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
XVI. mendearen erdialdera Europako monarkak haien boterea eta intelektualtasunaren eredu ziren bilduma zabalak osatuz joan ziren. Bilduma hauek artearekiko zuten gustu onaren erakusle izateaz gain, garaiko munduarekiko zuten ezagutza guztia barnebiltzen zuten. Izan ere, XVI. mendearen amaierarako sekulako bilduma eklektikoak bihurtu ziren, garaiko ezagutza guztiaren erreflexu bihurtuz. Testuinguru honetan [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuan]] ''[[Wunderkammern]]'' edo liluren kabinete famatuen garapena kokatu behar dugu; hots, benetako bilduma eklektikoen sorrera.
 
[[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Pragako Rodolfo II.]] fenomeno hau hobekien laburtzen duen enperadorea izan arren, aurreko [[Habsburgotar monarkia|habsburgotarrek]] jada bildumazaletasun inperial honen oinarria finkatu zuten. [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.]]<nowiki/>aren ondorengo izan zen [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.ak]] (1558-1564) jada artea erabili zuen bere boterea adierazteko; besteak beste, [[Leone Leoni]] artista italiarra eta manieristaren arte aulikoaren eraginpean. Gerora, Granvela kardinalak [[Leone Leoni]] eta [[Tiziano]] bezalako artisten obrak eskuratu zituen; hiltzean, [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.ak]] bere bildumara gehitu zituenak. [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.aren]] ondorengoa, [[Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano II.ak]] (1564-1576) bide beretik jarraitu zuen. Honek zientzia naturalekiko interesa piztu zuen gorte germaniarrean, gerora [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.ak]] garatuko zuena. Horrez gain, artearen gaineko irakurketa ludiko eta esoteriko baten alde egin zuen. Jada [[ArcimboldokArcimboldo]]k [[Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano II.arentzat]] lan egin zuen, enperadorearen gortearentzat jai-tresnak diseinatuz. [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.arekin]] (1576-1612) gorte germaniarra Europako zentro intelektual nagusienetarikoa bilakatu zen, korronte manieristen erakusle. Izan ere, adituen arabera Artea eta Zientzia batera adierazten diren azken adibide gutxietariko bat dugu gorte rodolfotarra. XVI. menderako jada ezberdinak diren bi disziplina kontsideratuko ziren, artea gizakion alde psikologiko-emozionalarekin lotuz (gerora arte barrokoaren oinarri bihurtuko zena). Inperioaren hiriburua [[Viena]] izatetik [[Praga]] izatera igaro zen. Europa banatzen zuen erlijio-gatazketatik urrun, [[Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Rodolfo II.aren]] gorte katolikoa garaiko zentro intelektual garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Bilduma honen bidez, artearekiko eta natur-zientziekiko zuen zaletasuna asetzeaz gain, [[Habsburgotar monarkia|Habsburgoko Etxearen]] handitasuna goraipatzen zuen. Garaiko zein aurreko garaietako artisten obrak ([[Pieter Bruegel Zaharra|Brueghel]], [[Tiziano]], [[Leone Leoni]], [[Arcimboldo|Arcimboldo,]] …), harri-bitxiak, zeramika piezak, tresna zientifikoak, erlojuak, … eta antzeko objektuak biltzen zituen bere gortean. Horrez gain, garaiko intelektual ugarik bere gortean babesa eta egoitza aurkitzen zuten: astrologoak, alkimistak, filosofoak, zientifikoak edo astronomoak, besteak beste <ref name=":0" />.
 
== Arte manieristaren ezaugarri orokorrak ==