Los Arcos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Burdin Aroa +Burdin Aroa)
46. lerroa:
[[Fitxategi:Church of Los Arcos.jpg|250px|thumb|Los Arcosko elizaren ikuspegia.]]
=== Historiaurrea eta Erdi Aroa ===
Los Arcosko udalerriaren mugetan, historiaurreko hainbat kokaleku aurkitu dira, La Atalaya, El Castillar eta San Lorentzokoak, [[Burdin AroAroa]]ann zehar garaturikoak. Antzinako gaztelua dagoen gunea [[erromatar Inperioa|erromatarren]] garaian populatu zen eta herria ''[[Curnonium]]'' izeneko mugabarru militarreko herria izan zen. Errege bideen gurutze-bidea, herriak [[Gaztela]] eta [[Nafarroa]]ko erresumaren arteko merkataritzari esker aberastu zen. [[Erdi Aroa]]n zehar Los Arcos honako herriek osatzen zuten [[Armañantzas]], [[El Busto]], [[Santsol]], [[Torres del Río|Torres del Rio]] eta gaur egun herri hustua den Melgar.
 
[[X. mendea]]n musulmanek konkistaturikoa, [[Antso I.a Gartzez|Antso I.a Gartzesek]] herria birkonkistatzea lortu zuen [[XI. mendea]]n, [[Valdejunquerako gudua|Valdejunquera izeneko borrokan]]. [[XII. mendea]]n [[Nafarroa]]ko [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakituna]] erregeak berezko forua eman zion Los Arcosi, asteroko merkatua antolatzeko eskubidea emanez. [[Erdi Aroa]]n zehar, merkataritzari esker, herriak garapen handia izan zuen. Garai hartakoa da Andre Mariaren parrokia zaharraren egitura [[Arkitektura erromaniko|erromaniko-berantiarra]] eta [[Donejakue bidea|Donejakue bideko]] erromesen bidea errazteko eraikitako ospitalea. Herrian, [[judu]]ak eta [[frankoak]] bizi izan ziren [[XV. mendea]] arte. Oparotasun horren adierazle, herriko hainbat eraikin eta batez ere [[1423]]an Los Arcosek [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako gorteetan]] lorturiko jarlekua dira.