Koprofagia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Koprofagia''' (grezieratik, κόπρος ''copros'', "gorotza" eta φαγειν ''phagein'', "jan") [[gorotz]]ak borondatez jatea da. Naturan badaude gorotzez elikatzen diren espezieak; beste batzuk, berriz, baldintza berezietan baizik ez dute egiten. Gizakiaren kasuan, [[parafilia]] bat dela irizten zaio, eta [[koprofilia]] deitzen zaio.
 
Animalia koprofagoek beste animalia batzuen gorotza jaten dute modu esklusiboan edo gehienetan, eta normalean ezin dute biziraun ordezko beste elikagai bat erabilita. Espezie koprofago gehienak [[intsektu]]ak dira, batez ere [[diptero]]en beldarrak eta [[koleoptero]]ak. Ez dira koprofagotzat hartzen gorotzean beste espezie batzuk jaten berez bizi diren animaliak.
 
Gorotzek elikagaien kantitate handia izaten dute, askotan erdizka digerituta egoten baitira digestio aparatuen eraginkortasun txikiaren ondorioz, batez ere [[belarjale]]en kasuan. Intsektu askok baliabide hori arrakastaz ustiatzen dute eta [[ekosistema|ekosistemetako]] materia birziklatzen laguntzen dute.