Arkitektura gotikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.2.56 (eztabaida) wikilariaren 6828772 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
Iñigoo (eztabaida | ekarpenak)
14. lerroa:
Neurria eta argiaren azterketa funtsezkoa dugu. ''Ecclesia'' gotikoek, guztiz harmoniatsu, orekatu eta neurridunak izan behar zuten, lehen aipatutako egia unibertsala edo errealitate metafisikoa kontenplatu ahal izateko. Neurriaren kontzeptu horretan, [[Agustin Hiponakoa|San Agustinen]] filosofia ezinbestekoa izan zen. [[Agustin Hiponakoa]]k, musikan aplikatzen ziren printzipio matematikoak, artean ere aplikagarriak zirela esan zuen; musika eta artea ahizpak omen ziren, biak zenbakietatik jaiotzen baitziren. Honek eragina izan zuen [[XII. mendea|XII. mendeko]] Frantzian: honetan bi korronte nagusi sortu ziren. Bata, [[Chartresko katedrala]]ren Eskolako talde platonikoek osatu zuten, Thierry Chartreskoa aitzindaria izanik; bigarrena, [[Cîteauxko abadia|Cîteauxeko]] eta [[Clairvauxko abadia|Clairvauxko monasterioetan]] sortutako mugimendu [[zistertar]]rak osatu zuen, San Bernardoren eskutik. Bi korronte hauek funtsezkoan izan ziren Gotikoaren sorrerarako.
 
* Lehenengo mugimenduak sekulako garrantzia eman zion [[geometria]]ri. Korronte honen pentsalariak [[mundu]]a printzipio geometrikoen bidez azaltzen saiatu ziren. Honekin batera, ''kosmos''aren sorrera musikari egotzi zioten (''kosmos''a, obra sinfoniko bat bezala sortu izan zen). Honek garaiko arkitekturan sekulako eragina izan zuen. Eraikuntzetan proportzio geometriko perfektuak gauzatzen saiatu ziren. Erdi Aroko arkitektoa geometra bat zen; [[Jainko]]a munduaren maisu edo arkitektoa izan zen bezala, horrela ikusten zuen bere burua arkitekto gotiko batek katedral bat egiterakoan (neurri jainkotiarrak hartzen zituen eredutzat: [[Noeren ontzia|Noeren Kutxa]], [[Moisesen Tabernakulua]], [[Jerusalemgo tenplua|Salomonen Tenplua]] eta abar).
 
* Bigarren mugimendu [[zistertar]]ra, mugimendu espirituala izan zen. [[Bernardo Clairvauxkoa]]k zorrotz kritikatu zuen [[klunitar]] ordena, bere oparotasun edo gehiegikeriagatik. [[San Bernardo]]k aszetismoa eta austeritatea bultzatu zuen. Honek ere islatu zen artean: elementu arkitektonikoen nagusigoa bideratu zen, elementu figuratiboen gainetik (klunitar irudi neurrigabe eta arraroak baztertuz).