Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
130. lerroa:
Galerak galera, hiriak ez zuen kalte handirik jasan. Steer-ek nabarmentzen duenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|jeltzaleek]] arreta berezia jarri zuten jabetza eta ondasunen galerarik eta istilurik gerta ez zedin. Bada, luze gabe uztail-abuztuan ihes egindako klase erosoak beren bizilekuetara itzuli ziren, baita gauzak nahiko txukun aurkitu ere. Aldiz, jeltzaleen kontrako zapalkuntza bereziki latza izan zen: Gerra Kontseiluak egin zitzaizkien, baina hori baino lehen Falangeko kideek arau gabeko ''giza ehiza''ri heldu zioten;<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> karlistek ere parte hartu zuten hurrengo asteetako hilketetan.<ref>Preston, Paul. 2013, 431. or.</ref> Ezkertiarrek ondo zekiten haien patua zein izango zen hirian geratuz gero; militante jeltzale gehienek, berriz, geratzeko hautua egin zuten, baina okupatzaileek ez zuten bereizketarik egin eta, beraz, Donostian [[jeltzale]]ei egokitu zitzaien martxan jarritako errepresioaren txarrena; asko fusilatu zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:35'00"</ref>
 
Atxiloketa masiboak izan ziren berehala. Lehenengoak ospitaletik ebakuatu gabeko errepublikazaleak izan ziren. Luze gabe, atxilotuz gainezka zeuden [[Ondarretako espetxea|Ondarreta]] eta Zapatariko espetxeak, Falangeren egoitza, San Jose erietxea eta [[Kursaal kasinoa|Kursaaleko]] zinema-aretoa. Pedro Barrusok eta Mikel Aizpuruk hurrengo hilabeteetan 600dik gora hilketa kalkulatzen dituzte, ''paseo'' direlakoak eta epaiketa aizunen ondoriozko exekuzioak kontuan hartuz, tartean berrogeita zazpi emakume, gehienak [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]]<nowiki/>koak.<ref name="Preston, Paul. 2013, 430-431. or">{{erreferentzia|abizena= Preston |izena= Paul |urtea= 2013 |izenburua= El Holocausto Español. Odio y Exterminio en la Guerra Civil y después|lekua= Bartzelona|argitaletxea= Debolsillo |orrialdea= 429-430}}</ref>
 
 
 
Fusilamentuak Ulia mendian eta [[Ondarretako espetxea|Ondarretako kartzela]]<nowiki/>n izan ziren hasieran, baina urritik aurrera urrundu egin ziren Hernaniko kanposantura, [[Oiartzun]]<nowiki/>era eta [[Bera]]ko harrobira ere. Batzuetan publikoak izan ziren, eta kexak<sup>Norenak?</sup> eragin zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'50" Egañak 400 fusilatutik gora aipatzen du.</ref> Iraileko erasoa bukatu arte, Donostia eta Gipuzkoa mendean hartzeko matxinatuen kanpainan, Barrusok 3.000 hildako zenbatzen ditu guztira borroketan, erdi bana gutxi gorabehera.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 3. or. Lerroen atzeko eta errepresioko hilketa eta exekuzioak, berriz, 1.000 bana izan daitezke.</ref>
171 ⟶ 173 lerroa:
1939ko uztailean, [[Francisco Franco|Franco]] lehendabiziko aldiz joan zen Donostiara, hirian ponperiaz prestatu eta ospatutakoa, tartean zela sinboloen eta ezohiko su artifizialen erakustaldia; izan ere, aldi berean, [[Galeazzo Ciano]] italiar ministroa etorri zen bisitan, II. Mundu Gerraren atarian.<ref name="669 Días, 00:11'25">''669 días'', 00:11'25"</ref> [[1940]]<nowiki/>an, Francok beste bi aldiz bisitatu zuen hiria eta, bestalde, urriaren 19tik aurrera, [[Heinrich Himmler]] bertaratu zen, lau egunetan Hitler diktadorearekin [[Hendaiako elkarrizketa|Hendaian egitekoa zen elkarrizketa]] prestatzeko eta bi erregimenotako segurtasun eta errepresio indarren arteko lankidetza estutzeko.<ref name="669 Días, 00:17'00">''669 días'', 00:17'00"</ref><ref group="oh">Bi diktadoreen arteko Hendaiako bilkura urriaren 23ko arratsaldean egin zen; prestaketak Aieteko Jauregian egin zituzten agintari frankistek; ikus ''669 días'', 00:17'45".</ref>
 
Donostia [[Francisco Franco|Franco diktadorearen]] udako opor-egoitza bihurtzen hasi zen, eta udalak "ohore hori eskertzeko" haren eskuetan jarri zuen [[Aiete jauregia|Aieteko jauregia]]; bada, diktadorearen udaldien lorratzean, Donostiako bidea hartu zuten Espainiako hainbat funtzionariok eta handikik ere.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156, 158. or.</ref> Udalak ia erabat galdu zuen bere funtzionaltasuna, eta ez zen alkate egonkorra edukitzen hasi 1942 arte. Beste euskal hiriburuetan ohi zen bezala, boterea [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangisten]] eta [[Karlismo|tradizionalisten]] artean banatu zen. Oreka zail horretan, Gipuzkoako [[gobernadore zibil]]ari botere bereziak eman zitzaizkion jarduera politiko guztien kontrola izateko eta errepresiorako; karguak jarri eta kendu egiten zituen udalean eta aldundian, tartean zirela alkateak, zinegotziak, ahaldun nagusiak, etab.<ref group="oh">Aldaketa gutxirekin hala jarraitu zuen diktadurak iraun bitartean. Gehienetan kargudunak falangista kanpotarrak izaten ziren, erregimeneko postuetan igotzeko irrikaz zeudenak; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref> 1936tik 1945 arteko aldian, 1.675 errepresaliatu identifikatu dira Donostian, bertakoak zein kanpokoak; horietatik, 904 indarrez hil zituzten, 277 preso sartu, eta 512 jazarpenaren biktima erori, Aranzadik 2019ko martxo arte egindako ikerketaren arabera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aranzadi identifica a 1.675 represaliados en la Guerra Civil en Donostia. Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/04/06/vecinos/aranzadi-identifica-a-1675-represaliados-en-la-guerra-civil-en-donostia|aldizkaria=Noticias de Gipuzkoa|sartze-data=2019-04-02}}</ref>
[[Fitxategi:24. Muxika Lasa, Jokin (Donostia, 1932).webm|thumb|Isiltasuna eta errepresioa, Jokin Muxikaren testigantza]]