Shaun Tan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Shaun Tan''' ([[Perth (Mendebaldeko Australia)|Perth]], [[Australia]], [[1974]]) artista, ilustratzaile, [[idazle]] eta zinemagile australiarra da. 2011n [[Astrid Lindgren]] Saria eskuratu zuen, Haur eta Gazte Literaturako saririk garrantzitsuenetarikoa. <ref>{{erreferentzia|url=http://www.alma.se/en/Award-winners/2011-Recipient/|izenburua=A masterly visual storyteller|sartze-data=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref> [[Marrazki bizidunetako film labur onenaren Oscar Saria]] ere jaso zuen [[2011]]<nowiki/>n, bere ''The Lost Thing'' liburuaren egokitzapenarekin.<ref name=":0">{{erreferentzia|url=http://www.shauntan.net/about.html|izenburua=About me|sartze-data=|aldizkaria=www.shauntan.net|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>
 
== Bizitza ==
Shaun Tan 1974an jaio zen, [[Mendebaldeko Australia]]ko hiriburuan, [[Perth]]en. Ama australiarra eta aita txinatarra ditu, marrazketa eta literatura zaleak biak, ondorioz, haien semeak ikasketetan eta lanbidean egindako aukera beti babestu eta sustatu izan dute. Gurasoek izan nahi zutena izaten utzi zietela dio Babar aldizkari digitalean egindako elkarrizketa batean. <ref name=":1">{{Cite web|url=http://revistababar.com/wp/entrevista-a-shaun-tan/|izenburua=Entrevista a Shaun Tan |sartze-data=|aldizkaria=http://revistababar.com|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref> Etxean liburu asko ez zituztenez, udal liburutegira joan ohi zen Shaun Tan umetan. Eskolan, berriz, "good drawer" edo marrazkilari ona [[Ezizen|ezizenaezizen]]a jarri zioten. Gerora Ingeles Literatura eta [[Arte eder|Arte Ederrak]] ikasi zituen Western Australia unibertsitatean.
 
Gaztetan hainbat fanzine eta aldizkaritan kolaboratzen hasi zen zientzia fikziozko eta beldurrezko istorioetarako ilustrazioak eginez. Ikasketak amaitzean, Haur eta Gazte Literaturara gerturatu zen eta bere lehen argitalpenak [[Gary Crew]] idazlearen lanak ilustratuz egin zituen. <ref name=":1" />
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.shauntan.net/ Shaun Tan-en web gune ofiziala]
 
{{biografia zirriborroa|Mendebaldeko Australia}}
{{bizialdia|1974ko||Tan, Shaun}}
 
[[Kategoria:Mendebaldeko Australiako jendea]]
[[Kategoria:Australiako eleberrigileak]]