Yerai Diaz Ikaran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Yerai Diaz Ikaran''' ([[Ondarroa]], [[Bizkaia]], [[1988|1988ko]] [[Urtarrilaren 28|urtarrilaren 28a]]) bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea da.<ref name=Berria20180930>{{erreferentzia|izena=Edu|abizena=Lartzanguren|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Bizigiro: Yerai Diaz Ikaran. Kazetaria|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1942/044/001/2018-09-30/ez_dugu_izenburuetan_geratu_behar.htm|data=2018ko irailaren 30a|sartze-data=2019ko urtarrilaren 8a}}</ref> Berriemaile lanak egin izan ditu [[Madril]]dik. [[2018]]ko irailetik [[ETB1]]eko ''Gaur egun 2'' albistegiak aurkezten ditu.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Yerai Diaz Ikaranek aurkeztuko du gaueko 'Gaur egun'|data=2018ko irailaren 5a|url=https://www.berria.eus/paperekoa/5101991/019/004/2018-09-05/yerai_diaz_ikaranek_aurkeztuko_du_gaueko_gaur_egun.htm|egunkaria=[[Berria]]|sartze-data=2019ko urtarrilaren 8a}}</ref>
 
== Ikasketak ==
Madrilen egin zituen [[Kazetaritza]] eta [[Ikus-entzunezko Komunikazioa|Ikus-entzunezko Komunikazio]] lizentziatura bikoitza.<ref name=Berria20180930/>
Batxilergoan ohorezko matrikula eskuratu zuen, eta ondoren Madrilen [[Kazetaritza]] eta [[Ikus-entzunezko Komunikazioa|Ikus-entzunezko Komunikazio]] lizentziatura bikoitza ikasi zuen, bost urtetan zehar, [[Carlos III.a Unibertsitatea|Carlos III.a Unibertsitatean]].<ref name="Berria20180930" /> Hautu hau egin zuen Euskal Herrian ez zeukalako bost urtetan lizentzia bikoitza ikasteko aukera, eta gainera gazteleraz ondo ikasi nahi zuelako, ez baitzen oso ondo moldatzen. Ikasketa hauek 2007tik 2012ra bitartean gauzatu zituen, eta 2011ko ikasturtean 6 hilabete Mexikon igaro zituen, [[Mexiko Estatuko Unibertsitate Autonomoa|Mexiko Estatuko Unibertsitate Autonomoan]] (UAEMéx).
 
2013ko apirilean [[Gambia|Gambiara]] joan zen boluntario, ''Sunu Buga Buga Growing in Gambia'' [[Gobernuz kanpoko erakunde|GKErekin]], eta sei aste igaro zituen bertako [[Bijilo]] hirian. Komunitateko familia batekin bizitzen egon zen alokaitu baten truke, eta herritarren bizimodua bertatik bertara jarraitu ahal izan zuen. Lan ezberdinak egin zituen, hala nola komunitate osoaren errolda bat gauzatu eta bertako haurrei eskolak eman. Azken bi asteetan komunitateko hainbat kideri elkarrizketak egin zizkien, eta eguneroko bizimodua zein GKEren lana grabatu zuen, horrela ''Sunu Buga Buga'' ("Denoi asko gustatzen zaiguna", [[Wolofera|woloferaz]]) dokumentala gauzatuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Yerai Diaz Ikaran: «Gauza asko daude Bijilon egiteko: buelta egin nahiko nuke» - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza|hizkuntza=eu|data=2014-01-10|url=https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/01/10/yerai-diaz-ikaran-gauza-asko-daude-bijilon-egiteko-buelta-egin-nahiko-nuke/|aldizkaria=Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza|sartze-data=2019-03-19}}</ref>
Berri-emaile lanak egin izan ditu [[Madril]]dik. [[2018]]ko irailetik [[ETB1]]eko ''Gaur egun 2'' albistegiak aurkezten ditu.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Yerai Diaz Ikaranek aurkeztuko du gaueko 'Gaur egun'|url=https://www.berria.eus/paperekoa/5101991/019/004/2018-09-05/yerai_diaz_ikaranek_aurkeztuko_du_gaueko_gaur_egun.htm|data=2018ko irailaren 5a|sartze-data=2019ko urtarrilaren 8a}}</ref>
 
2013ko irailean berak sortutako dokumental hori gradu amaierako lan gisa aurkeztu zuen unibertsitatean, eta ohorezko matrikula eskuratu zuen.<ref>{{Cite web|url=https://es.linkedin.com/in/yerai-diaz-ikaran-831a5b42|izenburua=Yerai Diaz Ikaran {{!}} LinkedIn|sartze-data=2019-03-19|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Gaur egun ''Sunu Buga Buga Growing in Gambia'' erakundearekin kolaboratzen jarraitzen du.<ref>{{Cite web|url=https://goiena.tok-md.com/pdf/Puntua_165_2018-10-05.pdf|izenburua=Bat-bateanː Yerai Diaz Ikaran|sartze-data=2019-03-19|egunkaria=Puntua|aldizkaria=Puntua|abizena=Madina|izena=Txomin|egile-lotura=|data=2018-10-05|hizkuntza=eu|formatua=PDF}}</ref>
 
== Ibilbidea ==
2009ko udan Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza tokiko egunkarian egin zuen lan, erredaktore gisa. 2011ko maitzatik uztailera bitartean [[Berria]] egunkariarekin kolaboratu zuen [[M-15 mugimendua|M-15 mugimenduari]] buruzko informazioa bertatik bertara emanez, eta [[Euskadi Irratia|Euskadi Irratian]] ere eman zuen gertakarien berri. 2012ko otsailetik abuztura [[Euskal Irrati Telebista|EITBko]] albiste-zerbitzuetako erredaktore lanerako praktikak gauzatu zituen, eta postu horretan egon zen gerora 2012ko abendua eta 2013ko urtarrila bitartean. 2014ko abuztuatik abendura [[LaSexta]] telebista kateko albistegietako erredaktorea izan zen.
 
2015eko urtarrila eta ekaina bitartean Txilen egon zen [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] Garapen Programaren baitan ''Humanum'' aldizkariaren komunikazio laguntzaile gisa, albisteen erredakzioaz eta bideon edizioaz edota albisteetako materialen aurkezpen zein prestakuntzaz arduratuz.
 
2015eko ekainean EITBko albistegietako erredaktore lanean hasi zen. 2016ko martxoan albistegietarako Madrilgo berriemaile izendatu zuten, eta lan horretan jarraitu zuen 2018ko abuztura arte. 2018ko irailetik aurrera [[ETB 1|ETB 1eko]] ''Gaur egun'' albistegiaren bigarren edizioko aurkezlea da.
 
==Erreferentziak==