Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Sinpletu, baieztapen ekibokoak kendu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
154. lerroa:
[[Eskale]]ak kaleetara itzuli ziren, kafetegiek ateak ireki zituzten eta, horietan, aberatsak eta ofizial militarrak ibiltzen hasi ziren. Oporraldiko ohiturak drezatu egin ziren, eta errepublika garaiko zenbait ohitura debekatu, hala nola, bainujantzian hondartzatik kanpora ibili ahal izatea; emakumeek gona motza jantzi behar zuten lehengo bainujantzien ordez.<ref name="ReferenceB"/>
 
Garaileen artean ika-mikak hasi ziren tradizionalisten, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|falangisten]] eta ''[[Renovación Española]]'' alderdiaren artean, baina horrek ez zuen eragotzi errepresioa errepublikazaleen, ezkertiarren eta euskal abertzaleen kontra zabaltzea, baita mendeku pertsonal eta susmo txarretan oinarritutako zigor gogorrak ezartzea ere. Urrian, [[Jose Muxika Muxika]] hasi zen Donostiako alkate lanetan. Hurrengo hilabete eta urteetan, herritarrei zorrotz mugatu zitzaizkien eros zitzaketen gaiak, eta batez ere hertsiki neurtutako kantitateak, [[errazionamendu|''cartilla'' kontrol-koadernoaren]] bitartez; gainera, inflazioak gora egin zuen. [[Estraperlo]]a eta merkatu beltza nagusi ziren.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 155-158. or.</ref> Donostiako [[Errepresio politiko|errepresioari]] Gipuzkoakoak jarraitu zion, fronteak aurrera egin ahala.
 
=== Frontea Gipuzkoan barrena ===