Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
67. lerroa:
Bortizkeriaren biktima nagusiak [[Federación Nacional de Trabajadores de la Tierra|FNTT]] eta [[UGT|Unión General de Trabajadores]] sindikatuetako kideak izan ziren. Bi sindikatu horiek nagusi ziren [[Nafarroako Erribera|Erriberan]], eta lurrik gabeko nekazariak ordezkatzen zituzten. Aipagarria da, alde horretatik, [[Sartaguda]]ko sarraskia: 1.300 biztanleko herrian ia 90 bizilagun hil ondoren, Sartagudak ''[[Sartaguda#Alargunen herria|Alargunen Herria]]'' ezizena hartu zuen.<ref name= berria1>[http://www.berria.info/paperekoa/harian/2008-05-06/002/016/3.273_fusilatu_oroimenean._Sartagudako_Memoriaren_Parkearen_inaugurazioa_egingo_dute_larunbatean_1936ko_biktimak_gogoan.htm Berria: "3.273 fusilatu oroimenean"]</ref>
 
Hala ere, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublika]] garaian garrantzi handikoak izan ziren beste auziek, esate baterako [[Euskal Herriarentzako Sortaraua]]k, ez zuten izan nekazaritza-auziak eragindakoak bezainbesteko errepresiorik. Izan ere, altxatuek [[Nafarroa Garaia]]ren euskal nortasuna ez zuten dudatan jartzen.<ref>[[Jose Maria Jimeno Jurio|Jimeno Jurio, Jose Maria]]: ''Navarra jamás dijo no al estatuto vasco'' ([[1977]]) [[Iruñea]]: [[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]] ISBN 84-8136-021-X</ref> Nolanahi ere, euskaltasun kontzientea eta ekintzailea gogor jazarria zen. Lizarran eta Elizondon, esaterako, abertzaleak pertsegitu eta haien jabetzak suntsitu eta bahitu ez ezik, euskarazko liburuak erre ziren. Errepresio hartan, hildako gehien izandako udalerriak [[Iruñeko historia#Historia garaikidea|Iruñea]] (298), [[Lodosa#Gerra zibila Lodosan|Lodosa]] (133), [[Mendabia#Gerra Zibila Mendabian|Mendabia]] (99), [[Azkoien]] (89), [[Corella#Gerra Zibila Corellan|Corella]] (87), [[Sartaguda#Alargunen herria|Sartaguda]] (84), [[Milagro#Gerra Zibila|Milagro]] (78) eta [[Azagra#Gerra Zibila .281936.29|Azagra]] (71) dira.
 
Hona hemen adibide bi: