Münsterreko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Muenster Lamberti Koerbe 6428.jpg|thumb|200px|Matxinadako buruen kaiolak, San Lanberto elizan.]]
 
'''Münsterreko matxinada''' [[1534]] eta [[1535]]. urteetan [[Münster|izen bereko hiri alemaniarrean]] [[anabaptista]] erradikalek [[teokrazia]] komunal bat ezartzeko saiakera izan zen. Hiria, esku anabaptistetan egon zen 18 hilabetez, 1534ko otsailean udaletxea hartu eta Bernhard Knipperdolling alkate izendatu zenetik, 1535. urtean setio-indarrak hirian sartu ziren arte.
 
== Matxinada ==
[[Fitxategi:MuensterHinrichtungTaeufer.jpg|thumb|200px|Matxinadako buruen exekuzioaren irudi historikoa. Atzean, kaiolak badaude jada prest elizan]]
 
[[Alemaniar nekazarien gerra]]ren (1524-25) ostean, [[teokrazia]] bat ezartzeko bigarren ahalegin sendoagoa egin zuten anabaptistek [[Münster]]ren. Hirian indar handia lortu zuten, [[Bernhard Rothmann]], apaiz luteranoa atxiki baitzen kausa anabaptistara, zenbait hiritar garrantzitsurekin eta buruek, [[Jan Matthys]] [[Haarlem]]eko okin batek eta [[Leidengo Jan|Jan Bockelsonek]], [[Leiden]]go jostuna ez zuten zailtasun handiegirik izan hiria hartzen. Matthys, Melchior Hoffmann-en jarratzailea izan zen eta, [[Estrasburgon]] jazotako azken honen espetxeratzearekin, sona handia eta jarraitzaile irabazi zuen [[Holanda]]n, tartean Bockelson. Bockelson eta Gerard Boekbinderrek Münster aurretik bisitatu zuten eta Bernhard Rothman antzeko dotrinak irakasten ari zela zioen txosten batekin bueltatu ziren.
 
Matthys-ek Münster ''[[Jerusalem]] Berria'' bezala identifikatu zuen eta [[1534]]ko [[urtarrilaren 5]]ean, bere jarraitzaile batzuk hirian sartu eta helduak bataiatzen hasi ziren. Rothmann-ek bir-[[bataio]]ak onartu zituen eta laster 1000 ziren bataiaturiko helduak. Prestaketa sutsuak egin ziren, ez bakarrik irabazitakoari eusteko, baizik eta Münsterretik inguruko lurren konkistan abiatzeko. Hiria [[Franz von Waldeck]] [[gotzai]]n-printzearen indarrek setiatzen zuten, zeina matxinadaren ostean hiritik bota zuten. 1534ko [[Pazkoa|Pazko Igandean]], Matthys, zeinak [[Jainko]]aren justizia egun horretan etorriko zen uste zuen, irteera egin zuen 30 gizonekin bakarrik. Erahila izan zen, bere burua masta batean jarri zuten, hiritik ondo ikusteko eta bere [[genital]]ak hiriko ateetara iltzatu zituzten. Matthys buruaren heriotzaren ostean, Bockelson, ezagunagoa [[Leidengo Jan]] izenaz, Münsterreko [[errege]] bihurtu zen.
 
[[Dabid]]en ondorengoa zela aldarrikatuz, ''[[Sion]] berrian'' ohore errealak eta [[botere absolutu]]a aldarrikatu zituen. Bere ekintzak, zerutik jasotako bisioen autoritatean justifikatzen zituen. [[Poligamia]] legalizatu zuen eta berak hamasei [[emazte]] hartu zituen, gainera, ezkongabe zegoen emakume orori ezkontza eskaintza egiten zion lehen gizonaren ezkontza-proposamena onartzera behartu zuen. Ondasunen jabego komunala ere ezarri zuen. Erresistentzia sutsuaren ostean, setio-indarrek hiria [[1535]]eko [[ekainaren 24]]ean hartu zuten eta 1536ko urtarrilean, Bockelson eta bere jarraitzaile hurbilenak merkatu plazan exekutatu zituzten, torturatu ostean. Euren gorpuak kaioletan egon ziren ikusgai, San Lanberto [[eliza]]ko hormatik zintzilik; [[kaiol]]ak oraindik daude bertan, nahiz eta hezurrak beranduago kendu zituzten bertatik.