Mexikoko demografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
Jarraian, '''[[Mexiko]]ko demografia''' datu batzuk ageri dira:
 
== Biztanleria eta pobrezia ==
[[2014]]ko datuen arabera, [[Mexiko]]n 118.397 milioi pertsona bizi dira eta horietatik 53,3 milioi (%45,5) pobrezia egoeran bizi dira eta 11,5 milioi (%9,8) muturreko pobrezian<ref name=aa>[http://www.berria.eus/paperekoa/1941/002/433690/2014-11-30/datuak.htm «DATUAK»], ''Berria'', 2014-11-30</ref>.
 
== Poliziak eragindako torturak eta tratu txarrak ==
[[2013]]an, 1.500 pertsonek salatu zuten Polizia tratu txarrak emateagatik. [[2003]]az geroztik %600 ugaritu dira tortura salaketak eta horregatik, biztanleriaren %64k beldurra du torturatua izateko arriskuagatik. [[2005]] eta [[2013]] bitartean, 123 tortura kasu epaitu
dira baina 7 zigor besterik ez dira jarri<ref name=aa></ref>.
 
== AEBtara migrazioa ==
Hogei milioi [[mexiko|mexikar]] daude [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBtan]], hau da, bertako biztanleriaren %6,5. [[2007]]-[[2013]] bitartean 47.000 migratzaile hil zituzten talde antolatuek AEBetarako bidaia egiten ari zirela. Bestalde, desagertuak gutxienez 70.000 migratzaile [[Mexiko]]n [[2007]]-[[2012]] bitartean eta 40.000 gorpu daude identifikatu gabe<ref name=aa></ref>.
 
== Preso kopurua ==
[[Mexiko]]ko 419 kartzeletan 240.000 preso daude, hau da, 206 preso daude 100.000 biztanleko (preso gehien duen munduko zazpigarren herrialdea da). [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBak]] dira preso gehien duten herrialdea, 2.267.000 preso daude han, hau da, 730 pertsona 100.000 biztanleko<ref name=aa></ref>.
 
== Narkotrafikoa ==
Narkotrafikoak 85.000 hildako eta 22.000 desagertu utzi ditu. [[2006]]an, [[narkotrafikoaren aurkako gerra Mexikon]] hasi zen [[Felipe Calderon]] presidentearekin<ref name=aa></ref>.
 
== Emakumeen aurkako indarkeria ==
15 urte baino gehiago duten emakumeen %47k jasan dute noizbait erasoren bat bikotekidearen eskutik. [[2012]]an, 2.764 emakume hil zituzten eta [[2007]]-[[2012]] bitartean %155 hazi da kopurua<ref name=aa></ref>.
 
== Bahiketak ==
[[2013]]an, [[Mexiko]]n 120.000 pertsona bahitu zituzten eta 1.698 (%1,4) bakarrik jarri zuen salaketa<ref name=aa></ref>.
 
== Hilketak ==
[[2013]]an, 22.732 hilketa salatu ziren, hau da, 21,5 hilketa 100.000 biztanleko. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBtan]] hilketa salaketa kopurua baxuagoa da, 4,7 hilketa 100.000 biztanleko eta [[Honduras]]en, berriz munduko tasa handiena, 90,4 hilketa 100.000 biztanleko. Bortxa bidezko hilketa dira gizon gazteen heriotzaren jatorri ohikoena<ref name=aa></ref>.
 
== Krimenak ==
[[2013]]an, 10,7 milioi mexikarrek jasan zuten krimenen bat eta [[Mexiko]]ko familien %40tan egon zen horrelako gertaeraren bat. Krimenen %90 salatu gabe gelditu zen<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}