Madame de Pompadour: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''''Madame'' de Pompadour''', jaiotza-izena '''Jeanne-Antoinette Poisson''', ([[Paris]], [[1721]]eko [[abenduaren 29]]a - [[Versailles]], [[1764]]ko [[apirilaren 15]]a) frantses dama bat zen, [[Luis XV.a Frantziakoa]]ren [[maitale]] ospetsuena. Errege horren erregealdian, kultura sustatzaile nagusienetakoa izan zen eta eragin handia izan zuen garaiko politikan.
 
== Biografia ==
Jeanne-Antoinette Poisson [[Paris]]en jaio zen, [[1721]]eko [[abenduaren 29]]an.
Harakin baten alaba zela esaten zuten<ref>http://www.ecured.cu/Madame_de_Pompadour</ref>, baina badirudi Madeleine de la Motte eta bere senarra zen François Poisson izan zituela guraso, azken hau Ogasun Publikoari iruzur egiteagatik jazarria. Amak Carlos Francisco Paul Le Normant de Tournehem maitalearen babesa bilatuko zuen<ref>http://www.elmundo.es/cronica/2002/371/1038214897.html</ref> eta, horregatik, ofizialki izena ez bazion eman ere, maila handiko hezkuntza jaso zuen, literatura eta artearen alorretan batez ere. Ekitazio, musika, kantu, dantza, testu klasikoak edo deklamazioa landu zituen neskak eta 15 urterako amarekin batera zebilen [[Paris]]ko egoitza nabarmenenetan, pretendiente ugari atzetik zituelarik. Ospea hartu zuen neskaren edertasunak, amarenak zuen bezalaxe.
 
Ama eta Tournehem tutorearen artean, honen iloba aukeratu zuten senargai, Carlos Guillermo Le Normant d'Étiolles eta [[1741]]eko [[martxoaren 9]]an ezkondu ziren. Tournehemek [[Étiolles]]en zuen gaztelu batean jarri ziren bizitzen eta etxea eragin handiko jendeari ireki zioten, damak gortearen berri izatea nahi izaten zuen-eta.
 
[[1741]]ean, Guillermo Carlos semea jaio zen, baina azkar hil zen eta, [[1744]]an, berriz, alaba, Alexandrine.
 
[[1743]]an, erregearen aholkulari nagusia zen Fleury kardinala hil zen eta hura izan zen Jeanne-Antoinette mugitzen zen zirkulua [[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.aaren]]ren inguratzeko une egokia. Horrez gain, erregearen maitale gogokoena zen Châterouxeko dukesa hil egin zen bat-batean, 26 urte besterik ez zituenean eta Jeanne-Antoinette gertu kokatu zen erregea erakartu nahian. [[1745]] hasieran ezagutu zuten elkar eta, irailerako, Jeanne Antoinette eta Charles Guillaume bananduta zeuden<ref>{{Erreferentzia|egilea= Antoine |izenburua= Louis XV |argitaletxea= Fayard |lekua= Paris |urtea=1989 |orrialdea= 493–95}}</ref>, eta Luis XV.a Frantziako erregearen maitale bihurtu zen; Pompadourreko markesaren titulua eta Versaillesko egoitza ere eskuratu zituen, ''maîtresse en titre'' distintzioarekin. 24 urte besterik ez zituen<ref>http://www.elmundo.es/cronica/2002/371/1038214897.html</ref>.
 
== Erregearen maitale ==
[[Fitxategi:François Boucher 017.jpg|thumb|250px|]]
[[1745]]eko otsailean, Jeanne-Antoinette maskara-dantzaldi batera gonbidatu zuten, erregearen semea ezkontzen zela-eta. Erregeari aurkeztu zioten dama eta segituan hartu zuen beretzako; tituluak eman zizkion eta [[Versaillesko jauregia]]n instalatu. Uztailean, Pompadour domeinua eman zion eta markesa titulua eta, legalki bananduta, [[irailaren 14]]an, gortean aurkeztu zuten. Geroxeago eman zioten dukesa titulua, ''oinazpiko'' eskubidearekin -erreginaren aurrean esertzeko eskubidea zen hori-, baina ez zuen sekula erabili, markesa izaten jarraitu baitzuen.
 
Badirudi ez zela luze izan oherako maitale, baina eragin handia izaten jarraitu zuen harengan eta maitale gazteago batzuk bilatu zizkion erregeari. Erreginarekin ere harreman onak izan zituen. [[Tuberkulosia]]k heldu zion eta [[peritonitis]]ak hil zion alaba. [[Luis XV.a]]ren bastardoetako bat zen Carlos Emanuel de Vintimillekin ezkontzeko ahaleginetan ibili zen, baina ez zuen lortu eta Picquignyko dukearekin prometitu zuen, oso familia onekoa hura ere, baina, markesaren desditxerako, 9 urterekin hil zitzaion neskatxa.
 
Hala ere, ez zuen erregearen konfiantza galdu eta Frantzian gertatzen zen guztia ''Madame Pompadour''ren eskuetatik pasatzen zen.
23. lerroa:
 
== Kultura sustatzaile ==
Arte eta letratan zaletua, [[Entziklopedia|Entziklopedistak]]<ref>http://zientzia.eus/artikuluak/dideroten-entziklopedia/</ref> eta oro har artistak bultzatu zituen Pompadourreko markesak. [[François Boucher]] bezalako eskultore eta margolariei eman zien lan eta [[Sèvres]]ko portzelanari eman zion bultzada.
 
Ikuskizun ugari antolatu zuen goertean eta idazleak babestu zituen. Grabazioa ikasi zuen eta bazekin dantzan edo [[laud]]a jotzen.
 
Eraikin berriak bultzatu zituen, [[Concorde plaza]] edo Petit Trianon bezala. Egun [[Frantzia]]ko presidentearen egoitza den [[Eliseo jauregia]] erregeak hari oparitutako jauregia da<ref>http://hdnh.es/madame-pompadour-la-amante-del-rey/</ref>.
 
== Heriotza ==
[[1764]]ko [[apirilaren 15]]ean, [[Versailles]]en hil zen 42 urterekin. Hiletan, euria egin zuen eta [[Luis XV.a Frantziakoa|LuisLuisen]]en hitzak aitatzen dira hemen:
{{aipu|''La marquise n'aura pas beau temps pour son voyage''<ref>https://books.google.es/books?id=fMLLDpORxlgC&pg=PA1704&dq=Louis+XV+intime+et+les+petites+ma%C3%AEtresses&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwjD88ncy7vOAhUC2RoKHeWECPQQ6AEIHjAA#v=onepage&q=Louis%20XV%20intime%20et%20les%20petites%20ma%C3%AEtresses&f=false</ref>}}