M-ak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
}}
 
'''M-ak''' (irakurrita ''eme-ak'', 'M letrak' alegia, edo ''emeak'', hitz jokoa eginez, partaideak denak [[Ar|arrakar]]rak izan arren) [[1980ko hamarkada]]ko [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Rock]] taldea izan zen. [[Euskal Rock Erradikala]]ren urteetan sortu zen taldea izan zen eta garai horretan ez zuten inongo erantzunik izan jendearengan.
 
[[90eko hamarkada|90ko hamarkadan]] berriz, [[Euskal Herria]]n sortu ziren tendentzia berrien ondorioz, garaiko talde askok, talde gustokoenetako bat bezala ikusten hasi ziren M-ak. Gaur egun, oraindik ere erreferentziazko talde bat da Euskal musikarien artean.
57. lerroa:
Musika izan zen M-aken erreferenterik nagusia taldearen lehen garaian, baina, denborarekin, Montoiaren hitzek garrantzi handia hartu zuten. Horietako askok, ironiaz eta esaldi pozoitsuz idatziak, kritika zorrotza egiten zioten inguruari. Umoretsuak ziren asko, zer edo zer pentsarazten zutenak beste hainbat, eta gertakari politikoez mintzo zirenak ere baziren, nahiz eta idazkera aldetik ohikoak ez izan. Izan ere, ugariak ziren pertsona errealen aipamenak kantuen letretan, baita abestien izenburuetan ere: Juan Mari Bandres, Mario Onaindia, Fernando Savater, Mark Knopfler, Eddie Cochran, Noam Chomsky, Paul McCartney... Era berean, Montoiaren irudimenetik sortu ziren Prometeo Izagirre eta Pakito Mendibil fikziozko pertsonaiak. Amodio eta desamodio kantu asko ere idatzi zituen Montoiak, batez ere taldearen lehen hiru diskoetan.
 
1990eko udan, taldeak azken kontzertua eskaini zuen, azkena izango zela jakin gabe. Jardunean ibilitako urte guztien zamak eta taldekide batzuen egitasmo berriek lozorroan utzi zuten taldea. Handik gutxira, taldekideek bide berriak jorratu zituzten, nork bere kasa. Kaki Arkarazok soinu teknikari lanean jarraitu zuen, eta [[Negu Gorriak]] eta Nacion Reixa taldeak sortu zituen -azken horretan Os Resentidos taldeko abeslari Anton Reixarekin-, Xabier Montoia bakarkako diskoak kaleratzen hasi zen, Fernan Leiza Tapia eta Leturiaren Band-en aritu zen, eta Mikel Irazokik Bizkar Hezurra sortu zuen, musikari profesional gisa ibilbide emankorra hastearekin bat.
 
 
63. lerroa:
== Taldekideak ==
 
<li> [[Xabier Montoia]] - ahotsa.
<li> [[Kaki Arkarazo]] - Gitarra.
<li> [[Pepo Sainz de Murieta]] - Bajua.
<li> Alberto Sainz de Murieta - Bateria.
<li> Fernan Leiza - Bateria.
<li> [[Mikel Irazoki]] - Bajua.
 
== Diskografia ==
=== Diskak ===
* ''M-ak'' ([[IZ]], 1983)
* ''Emeak, eta Arrak'' ([[Nuevos Medios]], 1986)
* ''Zuloa'' (IZ, 1987)
* ''Barkatu Ama'' (IZ, 1989)
* ''Gor'' ([[Zarata]], 1990)
 
=== Singleak ===
* «Ikusi makusi» / «Sophisticated bitch» abestiak (Zarata, 1990).
 
=== Bildumetako partehartzeak ===