Louis McLane: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Louis McLane''' ([[Smyrna (Delaware)|Smyrna]], [[Delaware]], [[1786]]ko [[maiatzaren 28]]a - [[Baltimore]], [[Maryland]], [[1857]]ko [[urriaren 7]]a) Estatu Batuetako abokatu eta politikari bat izan zen. [[Andrew Jackson]]en lehenengo gobernuko kide zela nabarmendu zen (1831ko abuztua-1833ko maiatza), [[Bankuaren gerra]] puri-purian zela.
 
== Gaztaroa ==
Louis Mclane [[Delaware]]n jaio zen, aita [[Wilmington (Delaware)|Wilmingtongo]] portuan zerga-biltzaile zuela. Frantziako erregearen omenez jarri zioten izen hori.
[[Alderdi Federalista (AEB)|Alderdi Federalistako]] kidea zen, baina [[1812ko angloamerikar gerra|1812ko Angloamerikar Gerran]] parte hartu zuen. Gerra ondoren ere, Alderdi Federalistako kide izaten jarraitu zuen, alderdia bere azkenetan zela. Sei alditan izan zen AEBetako Kongresurako hautatua.
 
== Andrew Jacksonen gobernuan ==
[[Martin Van Buren]]ekin zuen adiskidantzari esker, [[Andrew Jackson]]en alderdira pasa zen (Alderdi Demokrataren hastapenetan) eta, 1829an, Jackson presidente hautatuta, Ingalaterrara bidalia izan zen anbaxadore moduan. Londresetik Bankuaren aldeko ideiak berrituta itzuli zen, baina artean Jacksonek ontzat jotzen zuen bere lana. 1832ko hauteskunde latzak pasata ("Jackson eta ez Bankurik!"), Diruzaintza Idazkari izaten jarraitu zuen. Aldiz, ordurako Nicholas Biddle Bankuko presidentearekin buruz buru plan bat ontzen ari zen [[Estatu Batuetako Bigarren Bankua]]ren baimenaldia berritzeko.
 
[[Roger B. Taney]] fiskal nagusiak McLaneri buruz ohartarazi zuen Jackson, bere printzipioen kontra eta Alderdi Federalistaren programa hamiltondar zaharra berritzera zetorrela leporatuz. 1833 hasieran, Jacksonek agindu kritiko bat eman zio McLaneri: gobernuaren ondasunak Bankutik ateratzea. McLanek, berriz, uko egin zion agindua betearazteari, eta kargugabetua izan zen. William J. Duanek ordezkatu zuen.
 
== Azken urteak ==
Oinordetzari esker aberatsa izanik ere, McLanek hamahiru haur zituen mantentzeko eta, bere kontaktuak baliatuz, negozio eta politika munduan jarraitu zuen, burdinbide- eta banku-konpainietan esku hartuz. 1846 ondoren, Estatu Batuen ordezkari lanetan Ingalaterrara itzuli zen, ipar-mendebaldeko [[Oregon]]go muga negoziatzeko.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Jeffersondar demokrazia]]