Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
42. lerroa:
[[Fitxategi:Costa Vasca no-nuclear.jpg|thumb|300px|[[Eduardo Txillida|Txillidak]] zentral nuklearren aurka diseinatutako [[logotipo|logoa]].]]
 
Kexak direla eta [[abuztuaren 29]]an Iberduero bera hasi zen hitzaldiak ematen. Handik hilabete batera ''[[La Gaceta del Norte]]''ren kontrako erantzun bat agertu zen, 38 orrialdeko informearen laburpen batekin.
 
[[1975]]an oraindik ere zentralaren aurkako mugimendua antolatzen zegoen eta [[Tutera]]n hainbat ekimen egin ziren. [[Eduardo Txillida|Txillidak]] logotipo bat diseinatu zuen eta oso ohikoa bilakatu zen. [[1976]]an Gipuzkoak Foru Aldundiak informe bat argitaratu zuen Debako zentralaren desegokitasuna azaltzen. Maiatzean ''Euskal Kosta ez-nuklearra'' elkartea sortu zen Bizkaian eta [[uztailaren 3]]n 150.000 sinadura aurkeztu zituzten proiektuaren aurka. [[Abuztuaren 29]]an lehenengo martxa izan zen, guztira 50.000 pertsonek hartu zuten parte<ref name=Eguzki /> [[Plentzia]] eta [[Gorliz]]en artean egin zen martxan. Mungia eta Lemoizko biztanleek ia osotasunak testu bat aurkeztu zuen zentralaren aurka eta udalaren erantzun eza ikusita salaketa egin zuten udalen aurka.
59. lerroa:
[[Urtarrilaren 25]]ean bigarren aldiz eskatu zen Bizkaiko Gobernu Zibilaren aurrean zentralaren inguruko adostasun bat bila zedila. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEk]] eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] ere idazkia sinatu zuten. Hiru egun geroago hainbat mobilizazio egon ziren eta [[Eibar]]ren [[molotov koktel]]ak jaurtiki zizkioten Iberdueroren egoitzari. [[Otsailaren 7]]an Iberduerok eztabaida publiko bat onartu zuen, [[Getxo]]ko [[Itzubaltzeta|Erromo]] auzoan. Azken aldia ere izango zen. [[Otsailaren 18]]tik aurrera Donostian egunero egin zituzten kontzentrazioak Iberdueroko egoitzaren aurrean.
 
{{esaera2|Lemoizko zentral nuklearrak ziurtasun maila handia eskaintzen du, eta guztiz onuragarria izango da Euskal Herriarentzako|[[Ramón Rubial|Ramon Rubial]]|1978ko otsailaren 22a}}
 
[[Otsailaren 25]]ean manifestaldiak egin ziren Euskal Herriko hainbat puntutan eta itxialdiak egon ziren hainbat udaletxetan. [[Otsailaren 28]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA (m)]] eta [[ETA politiko-militarra|ETA (pm)k]] lehergailuak jarri zituzten Iruñea, Barakaldo, Gernika, Gasteiz, Amurrio, Zarautz, Deba, Azpeitia, Egia eta Erromoko enpresa elektrikoetan. Bi egun geroago Donostian gose-greba bat hasi zen eta [[Langile Komisioak|CCOO]] sindikatua zentralaren aurka agertu zen. Martxoaren 5ean beste hainbat manifestaldi oso jendetsu egin ziren herri askotan. [[Martxoaren 12]]n Trokan martxan egin zen, zentraletik kilometro batera igaroz eta 100.000 lagun bildu ziren bertan. Goardia Zibilarekin tentsio-une handiak bizi izan ziren. Manifestaldiaren bukaeran [[Francisco Letamendia|Pako Letamendia]] eta [[Juan Maria Bandrés|Juan Maria Bandresek]] hitz egin zuten, biak [[Euskadiko Ezkerra]]ko hautetsiak.<ref name=ElPais>{{es}} [http://www.elpais.com/articulo/opinion/ETA/atentado/Lemoniz/elpepiopi/19780319elpepiopi_8/Tes/ «El atentado de Lemóniz»], ''El País'', 1978-03-19.</ref>
74. lerroa:
[[1979]]a aurreko urtea bezain bortitza izan zen. [[Urtarrilaren 12]]an Mungian manifestaldi bat debekatu zen, eta [[urtarrilaren 14]]n David Alvarezen heriotzaren urteurrenean Guardia Zibilak kontzentrazio bat galarazi zuen. Hainbat zauritu izan ziren hainbat herritan, eta [[Donostia]]n Jaime Chivite koma-egoeran sartu zen. [[Otsailaren 25]]etik 28ra [[Ezkerraldea]]n hainbat mobilizazio egon ziren, itxialdiekin. [[Martxoaren 13]]n ETAko bi militante atxilotu zituzten [[Frantzia]]n. [[Martxoaren 20]]an Iberduerok [[Santurtzi]]n zuen itsasontzi baten sokak askatu zituzten. [[Martxoaren 23]]an [[Albistur]]ren [[ETA politiko-militarra|ETA (pm)k]] ekintza egin zuen Iberdueroren dorre baten aurka.
 
[[Martxoaren 28]]an, ordea, nazioarte mailako gertakari batek izua zabaldu zuen. [[Harrisburg]]en dagoen [[Three Mile Island|Three Mile Island zentral nuklearranuklearrak]]k istripua izan zuen, adituek ''ezinezko'' gisa jotzen zutena motakoa. Hilabete batzuk geroago [[Jimmy Carter]] presidenteari txosten bat aurkeztu zioten non horrelako 57 istripu jada egon zirela esaten zen, guztiak ezkutuan gordeak. Egoera honek aldaketa handia suposatu zuen nuklearren inguruko eztabaidan.
 
[[Martxoaren 30]]ean [[Bilbo]]n alderdiak biltzen zituen eztabaida bat antolatu zen. Bertan [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] "''ez gaude alde, kontra ezta ere, txosten baten zain...''" esan zuen. Hau oso loturik zegoen Harrisburgen bi egun lehenago gertatutakoarekin. Hala ere tentsioak jarraitu zuen eta [[apirilaren 8]]an Donostian egin zen manifestazio batean poliziek Juan de Heredia soldadua balaz zauritu zuten. Egun horretan bertan [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] zentral nuklearren aurka agertu zen eta Lemoizkoa ixtea eskatu zuen. [[Apirilaren 22]]an mobilizazioak egon ziren han-hemenka eta herri batzuetako udalek (adibidez, [[Barakaldo]]) geldiaraztea eskatu zuten. Horren guztiaren emaitza [[apirilaren 23]]an [[Eusko Kontseilu Nagusia]]k kontsulta bat egitea adostea izan zen.
94. lerroa:
{{esaera2|Lemoiz geldiaraztea gizarte hondamena izango litzateke|[[Gipuzkoako Batzar Nagusiak]]|1979ko uztailaren 2a}}
 
[[Uztailaren 18]]n [[Harrisburg]]era joan zen Eusko Kontseilu Nagusiko Batzordeak Lemoiz gelditzea hobe zela esan zuen. Uztailaren 24an Lemoizera martxa egin zen, [[Baiona]]tik abiatua. [[Donostia]] eta [[Zarautz]]en egin behar ziren ekitaldiak debekatu zituzten. Zutabearen izena [[David Alvarez]] zen. [[Uztailaren 28]]an Tuteratik Gladys del Estal zutabea abiatu zen. Egun horretan bertan Donostiako [[Egia (argipena)|Egia]] auzoan zegoen oroitarria puskatu zuten eta zuhaitzak apurtu. [[Uztailaren 30]]ean David Alvarez zutabearen aurka oldartu ziren lehenengo [[CRS]]ak eta muga gurutzatu ondoren ([[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] hiritarrek ezin izan zuten) [[Guardia Zibila]]k. Iruñean, hala ere, Gladys del Estal zutabeari ongietorria emateko milaka pertsona bildu ziren. Hurrengo egunean Guardia Zibilak bizkarrean tiro batez zauritu zuen [[Usurbil]]go gazte bat. [[Abuztuaren 10]]ean [[Mungia]]n martxako 3 zutabeak bildu ziren eta azkeneko egunean 20.000 lagun bildu ziren. [[Abuztuaren 31]]n ur-biltegian lanean ari ziren bi langilea balaz zauritu zituen [[Espainiako Polizia Nazionala|Polizia NazionalaNazionalak]]k.
 
[[Urriaren 8]]an [[Txantrea]]n argi-itzalketa orokorra egin zen eta Iberduerok eraikitzen zuen eraikin baten aurkako ekintzak egin zituzten. Hilabete honetan argia ez ordaintzea, bulegoak telefono dei masiboz kolapsatzea, kobratzaileei atea ez irekitzea eta argia nola lapurtu azaltzen zuten milaka eskuorri banatu zituzten.
105. lerroa:
 
=== Desobedientzia zibila eta EAJren aldeko jarrera ===
[[1980]]. urtean aurreko urtean abiatutako [[desobedientzia zibil]]ak jarraitu zuen. [[Urtarrilaren 7]]an [[Gasteiz]]ko udalak nuklearren aurkako mozioa atzera bota zuen [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] eta [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|UCDren]] bozkekin, eskumen eza argudiatuz. [[Urtarrilaren 12]]an David Alvarezen heriotza gogoratzeko hainbat ekimen egin ziren han-hemenka. Hurrengo egunean 1000 pertsonek omenaldia eskaini zioten [[Barrika (herria)|Barrikan]]. [[Urtarrilaren 28]]an Mungiako udalean EAJk bere boto aldatu zuen eta nuklearren aldeko jarrera azaldu zuen. Hurrengo egunean Bizkaiko Gobernadore Zibilak 8 udalerriren erabakiak atzera bota zituen, tartean Mungiakoa.
 
[[Otsailaren 3]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] Lemoizen jartzekoak ziren 800 metagailu lehertu zituen [[Gasteiz]]en. [[Otsailaren 13]]n nuklearren aurkako astea hasi zen [[Altsasu]]n. Hurrengo astean itzalketa egon zen [[Hernani]] eta [[Tolosaldea]]n. [[Martxoaren 15]]an Garoña eta Lemoizen aurkako manifestaldia egon zen Gasteizen. [[Martxoaren 22]]an Udaberri Jaia osatu zen [[Antonio Elortza belodromoa|Anoetako belodromoan]]. Bertan 6000 pertsona bildu ziren. Hurrengo egunean Bizkaiko Diputazioan Euskal Herriko Hautetsien II. Asanblada egin zen. Bertaratu ziren 233 hautetsietatik 129 [[Herri Batasuna]]koak ziren, 22 [[Euskadiko Ezkerra]]koak eta 19 [[Espainiako Alderdi Komunista|PCEkoak]]. Bertan ordainagiria ez-ordaintzea erabaki zuten hautetsien zerrenda publiko egingo zutela adostu zuten.
125. lerroa:
[[Urriaren 1]]ean ETAk beste transformadore bat lehertu zuen Donostian. Hurrengo egunean [[Pablo Gorostiaga]] [[Laudio]]ko alkateari argia moztu zioten eta bizilagun batzuek berea eman zioten. Hilabete horretan [[Asterix]]en komiki bat argitaratu zuten, zentral nuklearren aurka.
 
=== José María Ryanen erailketa ===
1981eko urtarrilaren 29an, ETAk [[José María Ryan]] bahitu zuen. Bera zen [[Iberduero]]ren aldetik Lemoizko zentraleko eraikuntzen ingeniero burua. ETAk aste bateko epea eman zuen obrak bertan behera geratu zitezen, bestela hil egingo zuela idatzi zuen. [[Espainiako Gobernua]]k ez zuen men egin eta ondorioz, eta nahiz eta erakunde ugari eta ezberdinek Ryanen askatasunaren aldeko manifestazioak egin (besteak beste [[Amnistia Internazionala]]k) ETAk bere hitza bete zuen eta tiro bat buruan emanda erail zuten.
 
150. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}} Javier Gutiérrez: [https://www.youtube.com/watch?v=yW_0AnoEySM ''Lemóniz, la central fantasma''] dokumentala, ETB, 2006.
 
{{commons|Central nuclear de Lemóniz}}