Ivan Lendl: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Ivan Lendl''' ([[Ostrava]], [[Txekoslovakia]], [[1960]]) tenislari profesional ohia da. Jaiotzez txekiarra, [[1992]]an estatubatuar herritartasuna hartu zuen.
 
1975ean hasi zen gazte-mailako nazioarteko txapelketa nagusietan jokatzen, eta haren mailako tenislari onena bilakatu zen 1978an. 1979an, profesionaletara igaro, eta, [[1980]]an, zazpi txapelketa irabazi zituen.
 
Garaipen ugari erdietsi arren —izen handiko Volvo saria 1982an eta 1983an—, ez zuen [[Grand Slam]]eko lehiaketarik irabazi, [[1984]]ko [[Roland Garros txapelketa|Roland Garrosen]] [[John Patrick MacEnroe|John McEnroe]] mendean hartu zuen arte. [[1985]]ean, [[AEBetako Irekia (tenisa)|Estatu Batuetako Irekia]] irabazi zuen, berriro ere McEnroe mendean hartuz, eta, hurrengo bi urteetan, Estatu Batuetako nahiz [[Roland Garros txapelketa|Frantziako]] lehiaketak irabazi zituen.
 
Munduko tenislari onena izan zen 1985-90 bitarteko hainbat alditan, eta [[Australiako Irekia]] ere bi aldiz irabazi zuen, [[1989]]an eta [[1990]]ean. Indar eta gaitasun fisikoagatik da ezaguna, edozein motatako pistetan moldatzen delako, belar gainean izan ezik; horrek eragotzi zion, hain zuzen, Wimbledongo Lehiaketa irabaztea. Jokalari garrantzitsua izan zen, halaber, 1980an Txekoslovakiak [[Davis Kopa]]n lortutako lehen garaipenean. 1992an lortu zuen Estatu Batuetako hiritartasuna, eta [[1994]]an utzi zion tenisean jokatzeari, sorbaldan zuen arazo batengatik.
16. lerroa:
 
{{bizialdia|1960ko||Lendl, Ivan}}
 
[[Kategoria:Moravia-Silesia eskualdeko jendea]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako tenislariak]]