Guillaume Apollinaire: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Ikasketa ezohikoak egin zituen, eta familiako irakasle-postu bat lortu zuen [[Renania]]n (1912-1945); lanbide horri esker, [[Alemania]] eta [[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungarian]] zehar bidaia ugari egin ahal izan zituen.
 
[[Paris]]a joanda, bere lehen lanak argitaratu zituen literatura-aldizkarietan, eta [[Alfred Jarry]] eta beste zenbait literatura-egile gazte ezagutu. Arte-kritika egin zuen, bere lagunen joera berrien alde eginez: [[Pablo Picasso|Picasso]], Braque, Dufy, [[Henri Matisse|Matisse]], Rousseau...
 
1909an lehen liburua argitaratu zuen, ''L´Enchanteur pourrissant'' ("Liluratzailea usteltzen"). Gero ''L´Heresiarque et compagnie'' (1910) [[ipuin]]-bilduma ondu zuen. ''Le Bestiaire ou Cortège d´Orphée'' (1911) [[fantasia]] poetikoaren ondoan, bere [[olerkigintza|poema]] hoberenen bilduma plazaratu zuen: ''Alcools'' (1913). Poesia modernoaren obra nagusi horrek 1908 eta 1913 artean moldaturiko lanak biltzen ditu. Urte berekoa da ''Les peintres cubistes''.
[[Fitxategi:Guillaume Apollinaire Calligramme.JPG|thumb|leftezkerrera|150px|Kaligrama.]]
[[Lehen Mundu Gerra]] hastean frantses armadan sartu zen (1914), eta zauritu egin zuten 1916 urtean. Berriro Parisa itzulirik, [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] aldizkari nagusietan esku hartu zuen. 1917an poema-liburu berri bat argitaratu zuen, ''Vitam impendere amori'', bai eta autoreak berak "drama surrealista" deitu zuen lan guztiz originala: ''Les Mamelles de Tirésias'' ("Tiresiasen Titiak"). 1918an ''Calligrammes'' agertu zen, ospetsuak egin ziren poema grafikoen bilduma; urte berean ezkondu zen.
 
[[1918ko gripe pandemia|Espainiako gripeak]] jota hil aurretik, 1918an bertan kronika poetikoen bilduma bat argitaratu zuen: ''Le Flâneur des deux rives'' ("Bi ertzetako paseatzailea"). Hil ondoren agerturiko zenbait lan: ''La femme assise'' ("Emakume eseria", 1920); ''Ombre de mon amour'' ("Ene amodioaren itzala", 1947); ''Lettres à Lou'' ("Louri gutunak", 1955).
 
Margolari lagunekin batean laster igarri zuen nondik abiatuko ziren [[surrealismo]]aren aitzindariak. Horrenbestez, arte modernoaren lehen aldarrikatzaileetakoa da. Bere poesia, forma-ausardiak gorabehera (puntuazio-zeinuen ezabapena, berritasun tipografikoak eta abar), [[lirika|lirismo]] bikainekoa da, tonu xumean adierazlea eta zirrara bigunaren sortzailea.
18. lerroa:
[[Fitxategi:Le pont Mirabeau Apollinaire.ogg|thumb|''Le Pont Mirabeau'', Apollinaireren lana (1913).]]
 
=== Poesia ===
* ''[[Le Bestiaire ou Cortège d'Orphée]]'', [[Raoul Dufy]]ren marrazkiekin, Deplanche, 1911.
* ''[[Alcools]]'', 1898 eta 1913 arteko poemen antologia, Mercure de France, 1913.
* ''Vitam impendere amori'', André Rouveyreren marrazkiekin, Mercure de France, 1917.
30. lerroa:
* ''[[Poèmes à Lou]]'', Cailler, 1955.
* ''Soldes'', poema ineditoak, Fata Morgana, 1985
* ''Et moi aussi je suis peintre'', Le temps qu'il fait, 2006.
 
=== Eleberriak eta ipuinak ===
* ''Mirely ou le Petit Trou pas cher'', eleberri erotikoa, Paris, 1900 (liburu galduta).
* ''Que faire ?'', ''[[Le Matin]]'' egunkarian agertutako eleberria, "Esnard" izengoitiaz sinatuta.
43. lerroa:
* ''Les Trois Don Juan - L'Histoire romanesque 2/3'', Bibliothèque de Curieux, 1915.
* ''Le Poète assassiné'', ipuinak, L'Édition, Bibliothèque de Curieux, 1916.
* ''La Femme assise'', bukatu gabekoa, hil ondorengo ediziao, Gallimard, 1920.
* '' Les Épingles'', ipuinak, 1928.
 
=== Lan kritikoak eta kronikak ===
* ''La Phalange nouvelle'', hitzaldia, 1909.
* ''L'Œuvre du Marquis de Sade'', [[Sadeko markesa]]ren lehenengo antologia eta lan kritikoa. Paris, Bibliothèque des Curieux, 1909.
54. lerroa:
* ''Pages d'histoire, chronique des grands siècles de France'', kronika historikoa, 1912
* ''La Peinture moderne'', 1913.
* ''Les Peintres cubistes. Méditations esthétiques'', Eugène Figuière & Cie, Éditeurs, 1913, Collection « Tous les Arts » ; 2. ed. Hermann, 1965.
* ''L'Antitradition [[futurismo|futuriste]], manifeste synthèse'', 1913.
* ''L'Enfer de la Bibliothèque nationale'' [[Fernand Fleuret]] eta [[Louis Perceau]]rekin batera, Mercure de France, Paris, 1913.
62. lerroa:
* ''Les Diables amoureux'', Gallimard, 1964.
 
=== Antzerkia eta zinema ===
* ''Les Mamelles de Tirésias'', 1917.
* ''La Bréhatine'', Paris 1995.
* ''Couleur du temps'', 1918, 2.ed. 1949.
* ''Casanova, Comédie parodique'', Paris, Gallimard,‎ 1952,
 
=== Korrespondentzia ===
* ''Lettres à sa marraine 1915–1918'', 1948.
* ''Tendre comme le souvenir, lettres à Madeleine Pagès'', 1952.
75. lerroa:
* ''Correspondance avec les artistes'', Gallimard, 2009.
 
=== Egunerokoa ===
* ''Journal intime (1898-1918)'', Michel Décaudinen edizioa, 1991.
 
91. lerroa:
 
{{bizialdia|1880ko|1918ko|Apollinaire, Guillaume}}
 
[[Kategoria:Guillaume Apollinaire| ]]
[[Kategoria:Suitzako noblezia]]