Félix Pita Rodríguez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Félix Pita Rodríguez''' (Bejucal, [[Habana]], [[Kuba]], [[1909]]ko [[otsailaren 18]]a - [[Habana]], Kuba, [[1990]]eko [[urriaren 19]]a) [[gaztelania]]zko idazlea izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Prentsan hasi zen idazten, 1930eko hamarraldiaren bukaeran, eta 1943an ''El relevo'' (''Erreleboa'') olerkia estreinatu zuen. Bere obran, ''Corcel de fuego'' (1948, ''Suzko zaldia'') eta ''Las crónicas: poesía bajo consigna'' (1961, ''Kronikak: kontsignapeko olerkigintza'') lanetan esaterako, gizarte-arazoekiko konpromisoa ageri du, [[Fidel Castro]]ren buruzagitzapean 1959an gertaturiko iraultzari lotua bigarrenean. 1971n argitaratu zuen bere liburu nagusia, ''Historia tan natural'' (''Historia hain naturala''). Bertan, hasierako hizkuntza [[abangoardista]]ri eusten dion arren, [[herrikoi]]ago ageri da.
 
Poesiaz gainera, narratiba ere landu zuen, hori ere eduki iraultzaileez eta zehaztasun handiko hizkuntza egiturez osatua; [[Nicolás Guillén]]ek bezala, Kubako herri hizkeraren ezaugarriak eransten dizkio, gainera. 1962an kaleratu zen ''Cuentos completos'' (''Ipuin guztiak''), liburu gisa edo egunkarietan argitaratuak zituen ipuinen bilduma. 1965ean atera zuen ''Las noches'' (''Gauak'') izeneko beste ale bat, eta 1980an bere idazlan guztiak, poesia nahiz hitz lauzkoak, argitaratu zituzten. Harrezkero, bere adina zela-eta, egunkari eta aldizkarietarako lan batzuk bakarrik idatzi zituen noizbehinka.
13. lerroa:
 
{{bizialdia|1909ko|1990eko|Pita Rodriguez, Felix}}
 
[[Kategoria:Habanarrak]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak]]