Fermin Lasala Collado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
 
== Bizitza ==
Donostiako Puyuelo kalean jaio zen, gaur [[Fermín Calbetón]] kalea. Familia dirudun batean jaio zen. [[Fermin Lasala Urbieta]] zuen aita, Jean Lassalle izeneko merkatari [[frantziar]] baten eta bere emazte euskaldunaren semea, eta osaba, berriz, [[José Manuel Collado|Jose Manuel Collado Parada]], biak ere politikoak eta enpresariak eta Donostiako eta Gipuzkoako [[oligarkia]]ko kide garrantzitsuenetakoak (batez ere, bigarrena).
 
Gaztetan zuzenbide ikasketak egin zituen eta laster politikan sartu zen. Madrilgo Gorteetan bi aldiz izan zen diputatu (1857 eta 1869an) eta, [[Crédito Mobiliario|Crédito Mobiliariorekin]]rekin, [[Norteko burdinbidea]] Gipuzkoan zehar egitea sinatu zuen Parisen aldundiaren izenean. XIV. Mandas eta Villanuevako dukesarekin ezkondu zen, eta ezkontza horren bitartez Mandaseko duke ezkontide bihurtu zen.
 
[[Liberalismo|Liberala]] zen, jarrera iluna agertu zuen [[Hego Euskal Herriko foruak|euskal foruen]] aurrean eta [[monarkia]]ren alde jokatu zuen beti. [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castilloren]] adiskide eta laguntzaile izan zen, ministro [[1879]]-[[1881]] urteen artean eta Espainiako enbaxadore [[Paris]]en ([[1890]]) eta [[Londres]]en ([[1895]]).
Historiarako zaletasuna zuen eta hainbat liburu argitaratu zituen:
* ''Vicisitudes de la monarquía constitucional en Francia'', 1878
* ''Discursos leídos ante la Real Academia de Ciencias Morales y Políticas en la recepción pública del Excmo. señor Fermín de Lasala y Collado el domingo 19 de Marzo de 1882'', 1882.
* ''Una agrupación bascongada de 1820 a 1850'', 1888
* ''La separación de Guipúzcoa y la paz de Basilea'', 1895
* ''Última etapa de la unidad nacional: los Fueros vascongados en 1876, obra póstuma del excmo. Sr. D. Fermín de Lasala y Collado'', 1924
Oso aberatsa, 85 urterekin hil zen 1918an. Hildakoan, Donostiako hiriari utzi zizkion [[Kristinaenea|Cristina Enea]] etxaldea eta parkea, baita liburutegia ere (18.000 liburukitik gora). [[Liburutegi]]a [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea|Donostiako Liburutegi Nagusian]], [[Konstituzio plaza]]ko Udal Liburutegi zaharrean dago, Mandas Dukearen Liburutegia izeneko aretoan. [[Artxibo (agirien bilduma)|Artxiboa]] berriz, [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Foru Aldundiari]] utzi zion.
 
== Kaleak ==
23. lerroa:
 
== Erreferentziak ==
[[FileFitxategi:Mandasko_Dukearen_omenezko_eskultura.jpg|thumb|Fermin Lasalaren omenezko zutarria Cristina Enean (Donostia)]]
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Norteko Konpainia]]
* [[Estanislao Urkixo Landaluze]]
 
{{bizialdia|1832ko|1918ko|Lasala Collado, Fermin}}