Euskokultur Fundazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Euskokultur Fundazioa [[2000]]. urtean [[Eugenio Arraiza|Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte]] [[Iruñea|Iruindarrak]] eta haren emazte Maria Josefa Fernandezek eratu zuten, orohar euskal kulturaz zuten kezkak bultzaturik, eta hainbat urtetako ahaleginak bideratzearren. Lehenego unetik hainbat aholkulari bildu zuten haren inguruan, hala nola [[Bixente Serrano|Bixente Serrano Izko]], [[Kike Diez Ulzurrun]] eta [[Lorenzo Aburuza Rezola|Lontxo Aburuza]], gero fundazioaren [[Patronatu]]ko kide bilakatu zirenak. Eugenio Arraiza hil ondoren, [[2015]]. urtean, patronatu horrek egiten du fundazioaren gidaritza. [[2017]]. urteko hasmentan, patronatua osatzen dutenak honakoak dira: Bixente Serrano, [[Maite Lakar]], Jose Antonio Solano eta [[Xamar|Juan Carlos Etxegoien ''Xamar'']]. Bestalde, aholkulari zenbaiten laguntza du, besteak beste [[Jon Abril]] kazetaria.
 
== Kultur ikuspegia ==
Eugenio Arraizak kulturaren gainean zuen ikuspegi zabala transmititu zion fundazioari, hots, kultura jakintza edo ezagutza izan bai, baina batez ere zerbait bizia, eta bizitzarekin batera egunero birsortzen dena. [[2007]]. urtean [[Udako Euskal Unibertsitatea|UEUk]] argitara emandako ''[[Euskal Herria ardatz]]''<ref>Eugenio Arraiza, Eduardo Apodaka, Joxe Manuel Odriozola, Gaizka Aranguren (koord.) «Euskal Herria ardatz. Kultura - Identitatea - Boterea. Ezagutza. Sentimendua. Ekimena». Udako Euskal Unibertsitatea. 978-84-8438-107-5</ref> liburuan azaltzen dira nagusiki bere oinarri teorikoak, alegia, abiaburuak eta kulturaren inguruko ikuskera. Bi hirukote aurkezten zaizkigu teoriaren oinarrian, liburuaren azpititulu ere: ''kultura, identitatea, boterea'' batetik eta ''ezagutza, sentimendua, ekimena'' bestetik.
Kultura gizakiari dagokio, ez lur-eremu bati, eta ''eraikitze-prozesuan dagoen pentsaera'' gisa definitzen du Arraizak. Horren harira, [[Euskal Herria]]n bizirik edo bilakaeran dauden gai guztiak dira geure herriko kulturaren osagaiak, [[hizkuntza]] batean zein beste batean izan, eta hortik datorkio ''Eusko kultur gaiak'' kontzeptua sarri erabiltzea.
 
== Lan eremua ==
Lurraldeari dagokionez, ingurune hurbilenetik hasita, [[Nafarroa]] da fundazioaren lan-eremu behinena, baina, jakina, Euskal Herria da ardatza, zentzurik osatuena erdietsiko badu behintzat. Horiek horrela, fundazioaren nahikundea da instituzioekin zein entitate pribatuekin elkarlana egitea, hitzarmen edo bestelakoen bitartez.
 
18. lerroa:
{{erreferentzia zerrenda|1}}
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.euskokultur.eus Euskokultur Fundazioa]
 
== Bibliografia ==
* ''Euskal Herria ardatz. Kultura - Identitatea - Boterea. Ezagutza. Sentimendua. Ekimena'', Eugenio Arraiza, Eduardo Apodaka, [[Joxe Manuel Odriozola]], Gaizka Aranguren (koord.). [[Udako Euskal Unibertsitatea]], Bilbo, 2007. ISBN 978-84-8438-107-5