Errekonkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t ñabardurak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Errekonkista''' ([[gaztelania]]z eta [[portuges]]ez ''Reconquista'', [[katalan]]ez ''Reconquesta'') [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulako]] iparraldeko erresuma [[kristautasun|kristauek]] [[Al Andalus|Al-Andalus]] [[musulman]]a azpiratzeko prozesu militarrari Espainian eta nazioartean ematen zaion izena da. Espainiako historiografia tradizionalak [[Covadongako gudua|Covadongako bataila]]<nowiki/>n ezarri izan du haren hasiera (722, edo 718), eta amaiera, berriz, [[1492]]ko [[Granadako Gerra|Granadako erresumako konkistak]] eman zion.
 
[[Historiografia]] modernoaren ikuspuntutik, 'errekonkista' (berriro konkistatzea hain zuzen) terminoa ez da zuzena. Izan ere, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erregeek]] euren burua [[Bisigodoen Erresuma|Toledoko erresuma bisigodoabisigodoaren]]ren ondorengotzat jotzen ahalegindu arren, erresuma kristauak konkista musulmanaren ondoren eratu ziren. Gainera, ikuspuntu moderno horren arabera, 'errekonkista' kontzeptua murritza da, Iberiar Penintsula iparraldeko erresuma kristauen bertsioa baino ez baitu erakusten, musulmanena edo [[Al-Andalus]]<nowiki/>eko kristauena ([[Erritu hispano-bisigotiko|mozarabiar]]<nowiki/>rena) baztertuz. Ondorioz, konkista kristaua edo Iberiar Penintsulako konkista feudala gisako terminoak iradoki izan dira azken urteotan, errekonkistak daraman zama ideologikorik ez daukatenak. Nolanahi ere, Errekonkista da gehien erabiltzen jarraitzen den terminoa, hain da zabaldua.
 
 
10. lerroa:
== Islamaren aurkako "errekonkista" ==
 
Gaur egun historialariek orokorrean ontzat ematen ez duten "errekonkista" hitzaren adibidea ondo azalduta dago behean. Claudio Sánchez Albornoz historialari eta, bere eran, [[Espainiar nazionalismo|espainiar nazionalistanazionalistak]]k ondo azaltzen du bere hitzekin:
 
≪Asturiar gunea hegoalderantz zabaltzen hastean [[ideologia]] bat sortu zen eta, horren arabera, borroka justifikatuta zegoen musulmanen erasoan galdutako erreinu [[godo]]a "errekuperatzeko" prozesu moduan. Izan ere, [[Pelaio Asturietakoa|PelaioPelaiok]]k, lehenengo "erregeak", beharbada ez zuen batere loturarik izango Toledoko erreinu godo zaharrarekin. Al-Andalusetik emigratu zuten kristau [[mozarabiar]]rek gehitu zuten "errekonkista" espiritu hori.
 
"Mende bat, bi... zazpi, [[Islam]]aren kontrako borroka latzean. Alferrik izango da mendeetako ekintza horren garrantzia kendu nahi izatea. Egia handia, lehenengo Espainia musulmanaren aginteari eutsi behar izan genion eta gero [[almorabide]], [[almohade]] eta [[benimerin]]een hiru erasoei (...) haietan gure mendeetako joera historikoa baieztatu egin zen (...) Pelaio, [[Covadonga]] eta gero beste hiru [[mende]], etengabe islamikoaren tirabiran (...)"<ref>Sanchez Albornoz, C.: "La España cristiana de los siglos VIII al XI, Menéndez Pidal, R. (zuz): "Historia de España, VII. bol., Madril, Espasa-Calpe, 1996</ref>.≫
 
Berriro ere ikuspuntu kristauari buruzko liburuaren zati bat da behekoa. Nahiz eta sentzuzkoagoa izan, hasieran idatzita dagoen bezela eta goikoaren kasuaren antzera, gaur egungo historialari gehienek ez dute ontzat hartzen beheko azken parrafoa:
 
≪(...) Erreinu bisigodoa erortzean, don [[Rodrigo]] menderatu ondoren, erasotzaile musulmanek ez zuten erresistentziarik aurkitu hiri handi batzuetan baino. Penintsula oso erraz konkistatu zuten arren, iparraldeko herri independienteak ezin menderatu izan zituzten. Erreinu bisigodoaren egiruraren ezaugarriak dira, alde batetik, jabetza handiak Elizaren esku egotea eta noblezia oso indartsua eta, beste aldetik, biztanleria gehiena zerbitzari edo erdi zerbitzari izatea. Horregatik izan daiteke musulmanak hain era pasiboan hartu izana (...) Alderantziz, kantabriar-asturiarrek eta [[baskoi]]ek independentziaren bitartez gizarte erregimen berezia gorde zuten, bisigodoenetik guztiz aurkakoa, gizaki askeak gehienak izanik, gizarte taldeen arteko aldea oso txikia zelako. Beraz, bazuten euren askatasunari zergatik eutsi. Erreinu bisigodoko biztanle batzuk halako herrietan babestuko ziren inguruko eskualdeetatik etorrita. (...) Ondorioz, Errekonkista esaten zaion fenomeno historikoa hasieran ez zen egongo politika eta erlijio arrazoiekin bakarrik lotuta (...)
 
Menditarrok bisigodoen arerio izan ziren eta eurei egotzi zaie sarritan haien ondorengo politiko izatea musulmanen aurrean; baina inoiz eduki ez zituzten lurrak "errekonkistatu" nahi izatea ezin da onartu geroago arte, erreinu bisigodoaren jarraipenerako benetako kontzientzia sortu arte (...)
 
Leheneago erreinu godokoak izandako lurralde horiek ([[Asturias]], [[Galizia]] eta [[Leon]]) eta hango biztanleak bereganatuta, (...) (asturiarren erreinuak) bisigodoen kultura eta erakundeak beraganatu zituen. (...)<ref>Barbero, A. eta Vigil, M.:Sobre los orígenen sociales dde la Reconquista, Bartzxelonoa, Ariel, 1974, 95-97. or.</ref>≫
 
== Erreferentziak ==
 
{{commonskat}}