Iratxe García: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
== Biografia ==
[[2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak|2000ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan]] [[Valladolideko probintzia]]n hautatua izan zen Espainiako Kongresurako. [[2004]] eta [[2009]]ko hauteskundeetan, [[europako Parlamentua|europar legebiltzarkide]] hautatu zuten [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEren]] zerrendan<ref>[http://www.europarl.europa.eu/members/public/geoSearch/view.do?language=EN&id=28298 MEP profile: Iratxe GARCÍA PÉREZ]</ref>.
 
== Ekintza politikoak ==
[[Esteban Gonzalez]] Pons ([[PP]]) eta [[Javier Nart]] ([[Ciudadanos]]) europarlamentariekin batera, Iratxe Garciak hitzaldi bat eragozteko eskatu zioten Europako Parlamentuko lehendakariari. [[Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma|Katalunia eta erreferendumari]] buruzko epaiketa: erronka bat EBrentzat konferentzian parte hartzekoak ziren 2019ko otsailean [[Quim Torra]] Kataluniako Generalitateko presidentea eta [[Carles Puigdemont]] presidente ohia, Ralph Packet [[flandriar]] eurodiputatuak eta Esloveniako Atzerri ministro ohi Ivo Vajglek gonbidatuta<ref>https://www.berria.eus/albisteak/162848/puigdemonten_hitzaldi_bat_eragozteko_eskatu_dute_ppk_psoek_eta_ciudadanosek.htm</ref>.
 
Iratxe Garciak PP eta Ciudadanosekin batera salatu zuen Puigdemont "ordena konstituzionala iraultzeko plan baten egilea" izan zela: "Puigdemont jauna ez da jazarria izan bere ideiengatik. Oraingo presidente erregionalak, Torra jaunak, ideia berberak defendatzen ditu. Hala ere, bere aurrekoak ez bezala, legearen barruan jokatu du".
 
[[Antonio Tajani]] Europako parlamentuko presidenteari bidalitako gutunean, 2019ko "otsailaren 18rako aurreikusitako konferentzia ospatzen ez uzteko" eskatu zioten Gonzalez Ponsek, Garciak eta Nartek.
 
Iratxek eta gainerakoek bere helburua lortu zuten, katalanek ezin izan baitzuten hitz egin<ref>https://www.20minutos.es/noticia/3564340/0/parlamento-europeo-veta-puigdemont-lunes/</ref>. Kataluniako politikariei hitzegiteko eskubidea kentzea horrela arrazoitu zenː Carles Puigdemontek hitz egiten bazuen arrisku handia omen zegoen. Besteak beste segurtasunerako mehatzuak omen zeuden eta istiluak egon ahal ziren bai parlamentu barruan baita kanpoan ere. Hala eta guztiz hitzaldia bai eman zuten parlamentuaren kanpoaldean egun eta ordu berean<ref>https://www.eltriangle.eu/es/actualidad/poderes/puigdemont-y-torra-hacen-su-acto-de-bruselas-fuera-del-eurocamara_101710_102.html</ref>.
 
== Eztabaidatua ==
Iratxek kritika gogorrak jaso ditu lau etxebizitza dituelako eta PSOEn soldata altuenetarikoa duena delako<ref>http://www.diariodevalladolid.es/noticias/castillayleon/iratxe-garcia-tiene-4-pisos-es-mas-cobra-ejecutiva-federal-psoe_3441.html
</ref> eta hegazkinean lehen mailan bidaiatzen alde bozkatu zuelako<ref>https://misaspiracionesenlavida.com/2011/04/07/eurodiputados-sin-verguenza/</ref>.
 
== Erreferentziak ==