Eduardo Serra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Zuzenbide]]ko lizentzia eskuratu zuen [[Madrilgo Complutense Unibertsitatea|Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean]], eta hango irakasle izan zen geroago, Zuzenbidearen Filosofiakoa eta Administrazio Zuzenbidekoa, hain zuzen.
 
1974an, Estatuko Abokatu Elkarteko kide egin zen; bera izan zen elkarte horretako lehenengo kidea. Handik hiru urtera, Industria eta Energiako Ministerioko batzordeburu izendatu zuten, eta kargu horretan iraun zuen, harik eta 1979an Industriako Institutu Nazionaleko administrazio-kontseiluko kide eta idazkari nagusi egin zuten arte. 1982an, Defentsako idazkariorde izendatu zuten; bera izan zen kargu hori bete zuen lehenengo zibila. Handik bi urtera, ministerio horretako estatu-idazkari izatera iritsi zen, eta aurrekontu nahiz azpiegituren ardura izan zuen bere gain.
 
1995ean, FAD Droga Mendekotasunaren kontra Laguntzeko Fundazioko lehendakari izendatu zuten, eta, hurrengo urtean, [[José María Aznar|Aznarren]] gobernuko Defentsako ministro aukeratu zuten. Ekonomiaren alorrean, antolatzaile eta planifikatzaile handitzat hartua da, eta hainbat enpresatako lehendakari izan da (Cubiertas, Peugeot-Talbot España, Airtel).
13. lerroa:
 
{{bizialdia|1946ko||Serra, Eduardo}}
 
[[Kategoria:Madrilgo politikariak]]
[[Kategoria:Espainiako ministroak]]