Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
103. lerroa:
1820-1823ko [[Hirurteko Liberala]]<nowiki/>ren amaieran, berriz, [[San Luisen Ehun Mila Semeak]] deitutako europar armada erreakzionarioak setioa jarri zion Donostiari, artean berreraikuntza-lanetan sartua zela. Espainian, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]] [[Monarkia absolutu|absolutista]] berrezarri zuten tronuan (1814az geroztik). Hamarkadetan galarazita eduki ondoren, Donostiak 1828an berreskuratu zuen Amerikarekin salerosketan aritzeko eskubidea.<ref>Hala ere, 1836an aplikatu zen agindu hori.</ref> [[Lehen Karlistaldia]]n, Donostiak (liberala eta, aldi berean, gotorleku militarra baitzen) ''[[Maria Kristina Borboikoa|kiristino]]'' liberalen alde egin zuen, Gipuzkoak ez bezala. 1833an, [[Maria Kristina Borboikoa|Maria Kristina]] erregina ere izendatu zuten [[Konstituzio plaza|Plaza Berrian]]. [[Karlismo|Karlistek]] hiribildua bonbardatu zuten eta, hain zuzen, 1835eko uztailean, [[George Lacy Evans]] jeneralaren mendeko [[Britainiar Legio Laguntzailea|legio ingeles bat]] aritu zen haiei aurre egiten hiribildu barrutik.<ref>Haien omenez, 1924ko irailean, [[Ingelesen hilerria (Donostia)|Ingelesen hilerria]] izenekoa inauguratu zen, [[Urgull]] mendian kokatu zena. Tropa horren ostatua [[Ategorrieta]] izan zen eta hor, geroago, [[Notre-Dame eskola]] eraiki zen eta alboan zegoen plazari ''Constitution Hill'' deitzen hasi ziren. Liberalen kontrako protesta gisa inguruko baserritarrek "Konstituzioa hil" esaten hasi ziren, izena eta esanahia aldatuta</ref> Gerra hura behin amaituta, ordea, [[Tomas Zumalakarregi]]ren anaia [[Migel Antonio Zumalakarregi|Migel Antonio]]k zuzenduta, Donostia [https://es.wikisource.org/wiki/Ley_de_Modificaci%C3%B3n_de_fueros_de_Navarra_de_16_de_agosto_de_1841 foruen gehiena galdutako] Nafarroari atxikitzea eskatu zuen, 1841ean. Urte horretan bertan, [[Baldomero Espartero|Espartero jenerala]] Hego Euskal Herrira sartu zen bere armadaz eta, gerra-egoera horretan, Donostian aduanak, lehen mailako epaitegi konstituzionala eta [[gobernadore zibil]]a ezarri ziren. 1854an Donostia probintziako hiriburu aukeratu zuten. Aduanak Ebrora atzeratzea erabaki zen eta neurri hori probintziaren mesederako izan zen. Halaber, Donostia Amerikarekin merkataritzan aritzeko egokitutako portu gisa itxi egin zen. Garai berriak ziren hirirako.
 
===Hiria handitu, turismoaren hegaleanhegalpean===
[[File:Donostiako Kortazar zabalgunea.jpg|thumb|''Porvernir'', Kortazarren zabalgune proiektua, egungo erdialdea]]
Donostiaren hazkunde demografikoak —hirigunean 9.000 bizilagun— pilaketa arazo larriak eragin zizkien harresien barruan bizi zirenei. [[Prim]] eta Lertxundi jeneralen bitartekotzaz, herritarrek eta udalak gogo biziz esperotako agindua heldu zen: harresiak eraistea. Hiribildu eta gotorleku militar izateari utzi zion, herritarren pozerako.<ref>[[Eustasio Amilibia]] alkateak jaso zuen mezua. Bera [[Antzoki Zaharra (Donostia)|Antzoki Zaharrean]] zegoela, [[Mandasko dukea]]ren telegrama bat jaso zuen, baita ikusleei berria zabaldu ere. Espresuki gertakizun horretarako sortutako martxa baten akordeei jarraituz, 1863ko maiatzaren 4an lehenengo harria kendu zen. Zatikatu eta lehenengo ilarako gonbidatuen artean banatu zen.</ref> Hurrengo pausoa, harresien aurreko hareatzan, ordu arte ariketa militarrak egiteko, ontzigintzarako eta abarrerako erabiltzen zen tokian, hiria eraikitzea zen, ekialdera hedatuz lehenik, eta hegoaldera gero. Azken zabalkunde hau, ''Porvenir'' deitutakoa, [[Antonio Kortazar]]ren planetan oinarritu zen, baina [[Jose Goikoa]]k ere parte hartu zuen.<ref>12.000 errealeko saria jaso zuen lehiaketaren bitartez, eta "Kortazar Zabalgunea" izenaz egin zaigu ezagun. Haren bitartez, aurreikuspena zen 1900. urtean 475.014 metro koadro hiritartzea, 14.775 bizilagunentzat, alegia, 12 metro koadro pertsonako. Aldiz, Kortazarren kalkulu hori nabarmen gainditu zen, 1900an Donostiak 35.583 biztanle izatera heldu baitzen; ikus Javier y Asier Sada. 1995, 102-103. or.</ref> Izan ere, 1845etik, Espainiako Errege Gortea udako oporrak Donostian ematen hasi zen, baita haien segizio osoa ekarri ere, sendatze-bainuen moda berrian kokatuta, eta udal kabildoak Donostia zerbitzuen eta gerora "[[Turismo|tourismo]]" deitu zutenaren hiria izatearen alde egin zuen.<ref>Javier y Asier Sada. 1995, 102-103. or.</ref> Eliteen oporraldietarako [[Biarritz]] hartu zuten eredu,<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 129-130. or.</ref> eta hareatzaren gaineko eraikuntza, berriz[[Bartzelona|, Bartzelona]]ko eta [[Georges Eugène Haussmann|Georges Haussmann]]en Paris erdialdearen berreraikuntza-plan dotore baina oso eztabaidagarria.