Augusto Pinochet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Augusto José Ramón Pinochet Ugarte''' ([[Valparaíso|Valparaiso]], [[1915]]eko [[azaroaren 25]]a- Providencia, [[Santiagoko metropolitar eskualdea]], [[2006]]ko [[abenduaren 10]]a) militarra izan zen, eta [[Txile]]ko diktadorea [[1973]]tik [[1990]]era bitartean.
 
[[1973]]an, [[Txile]]ko armadaren komandante buru egin zuten. Urte horretako [[irailaren 11]]n, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] [[CIA]] agentziaren laguntzaz, [[1973ko Txileko estatu kolpea|estatu kolpea zuzendu zuen]], eta [[Salvador Allende]]ren gobernu demokratikoa eraitsi zuen. Hortik aurrera, Pinochetek hartu zuen [[Txile]]ko gobernua; hasieran, Gobernukoa Junta Militarreko presidente karguan. Gero, aginte betearazlearen jabe egin zen, eta nazioaren buruzagi gorena bihurtu zen. Haren diktadurak [[1990]]eko [[martxoaren 11]] arte iraun zuen, [[Patricio Aylwin]] Txileko presidente bilakatu arte.
11. lerroa:
Pinochet [[1915]]eko [[azaroaren 25]]ean jaio zen [[Valparaíso|Valparaison]], Txilen. Aita Augusto Pinochet Vera zen, [[1891]]n [[Valparaíso|Valparaison]] jaioa eta, 14 urte zituenean, [[Williamson Balfour]]rentzako ari zen lanean; gero, aduana elkarte bateko funtzionarioa izan zen eta suhiltzaile lanetan ere aritu zen. Ama, berriz, Avelina Ugarte Martinez zen, [[Santiago de Compostela|Santiagokoa]]; 9 urte zituenenetik moja eskolan aritu zen ikasten eta, aita hil eta ama berriz ezkondu zenean, [[Valparaíso|Valparaisora]] joan zen bizitzera.
 
Lehenik, Valparaisoko San Rafaelgo Seminarioan ikasi zuen; geroxeago Quillotako Rafael Ariztia Institutuan eta, ondoren, Valparaisoko Colegio de los Sagrados Corazones eskolan; azkenik, Bernardo O' Higgins Libertadorearen eskola militarrean sartu zen. Ez zitzaion erraza izan azken honetan sartzea, bi alditan, behintzat, atzera bota baitzuten. Lehenengoan adin txikikoa izateagatik eta bigarrenean, berria, hainbat baldintza ez zuelako betetzen. Ez zegoen militar tradiziorik bere familian, baina berriro aurkeztu zen postura; 17 urte zituenean, 1933ko martxoaren 11n, hartu zuten azkenean.
 
[[1943]]ko [[urtarrilaren 30]]ean, Pinochet [[Lucía Hiriart Rodríguez]]ekin ezkondu zen, Osvaldo Hiriart Corvalán eta Lucía Rodriguezen alaba; aita abokatu, senadore, politiko erradikala zen eta, [[1943]]an, Barne ministroa izan zen.
17. lerroa:
Hasiera batean, neskaren aitari ez zitzaion batere gustatu senargaia. Militar bat ez zitzaion nahikoa iruditzen alabarentzako, baina, azkenean, Luciaren iritzia atera zen aurrera. [[1943]]ko urtarrilean ezkondu zen Lucía Hiriart Rodríguezekin eta 5 seme-alaba izango zituzten: Lucía, Jacqueline, Verónica, Augusto eta Marco Antonio.
Destino bat baino gehiago izan zituen: alferez izan zen [[Concepción (Txile)|Concepciónen]], subteniente eta teniente [[Santiago de Compostela|Santiagoko]] [[San Bernardo]]ko Infanteria Eskolan eta, kapitain egin eta gutxira, [[Iquique]]ra bidali zuten.
 
[[Ekuador]]rera joan behar izan zuen, hango gerra akademia antolatzeko helburuz eta familia eraman zuen berarekin. 3 urte pasa ondoren, Txilera itzuli zen eta [[Ekuador]]rek Abdón Calderón kondekorazioa eman zion.
24. lerroa:
 
== Kolpearen aurreko urteak ==
[[Fitxategi:Augusto Pinochet.jpg|righteskuinera|220px|righteskuinera|thumb|Pinochet]]
[[Fitxategi:Lucía Hiriart.JPG|leftezkerrera|220px|righteskuinera|thumb|Lucía Hiriart]]
 
[[Salvador Allende]] gobernura ez iristeko xedean, [[Carlos Prats]] jarri zuten [[Txile]]ko Armadaren komandante buru. Pinochet oso ondo eramaten zen honekin. Pratsek soldadu bat zela zion, apolitikoa eta profesionala eta kolaboratzaile estua zen.
35. lerroa:
[[Abuztuaren 21]]ean, generalen emazteek manifestazioa egin zuten Prats generalaren etxeaurrean eta ofizial batzuk ere izan ziren hartan. Irainak eta harriak bota zizkioten eta Pinochet, [[Allende]] eta ministroak iritsi ziren. Abutxeo itzela izan zen orduan. Desilusionatuta erabat, Pratsek, Pinochet bitarteko hartuz, generalak leial mantentzeko ahalegina egin zuen, baina gutxi batzuk besterik ez zuten hori egin eta komandantziaren buruzagitza utzi beharrean izan zen. Pinochet izango zen ondorengoa.
 
Garai honetarako, armadako kide batzuk estatu kolpea prestatuta zuten. Liderrak [[Gustavo Leigh]] Aireko Indarren komandantea eta [[José Toribio Merino]] almirante ordea ziren, azken hau Pinocheten haurtzaroko laguna. Gainera, [[CIA]] eta [[Richard Nixon]]en gobernuaren laguntza zuten.
 
''Tanketazoa'' aurrera ateratzeko, ezinbestekoa zen Pinocheten laguntza, baina, komunismoaren aurkakoa zela garbi bazegoen ere, inork ez zekien ziur hartuko zuen posizioa. [[Irailaren 19]]rako prestatu zuten eta [[Santiago de Compostela|Santiagon]] kontzentratuko zen.
 
Hurrengo egunean, Arellano generala joan zen Pinochetekin hitz egitera eta, honek jakin zuenean, gobernuarekiko desadostasuna adierazi zuen, baina ez, ordea, kolpeari laguntza emateko asmoa.
 
[[Irailaren 9]]an, [[Salvador Allende]]k hauteskundeak iragarri zituen egoera hartatik ateratzeko eta, hori zabaldu aurretik, kolpearen data aurreratzea erabaki zuten: [[irailaren 11]]n izango zen, 6:30ean [[Valparaíso]]n, 8:30ean gainontzeko lekuetan.
 
Pinochet Leigh, Sergio Huidobro kontralmirantea eta Ariel González ontzi kapitainarekin bildu zen eta, bere dudak baztertu eta, aurrera egitea erabaki zuen. Badaezpada ere, familia leku seguru batera bidali zuen, zerbait gaizki atera zitekeen beldur.
 
== Estatu-kolpea ==
{{Sakontzeko|1973ko Txileko estatu kolpea}}
[[Fitxategi:Ejecutados pinochet.jpg|righteskuinera|350px|righteskuinera|Pinocheten sarraskiak]]
 
[[Irailaren 10]]ean, Pinochetek emaztea eta seme-alaba gazteenak bere lagun batek zuzentzen zuen Rio Blancoko Mendi-Goizaleean Eskolara bidali zituen, [[Andeak|Andeetan]].
 
Hurrengo egunean, 7:40etan iritsi zen Armadaren Telekomunikazio Komandora eta hantxe egon zen kolpeak iraun zuen bitartean. Hantxe antolatu ziren beste guztiekiko komunikazioak, Leighekin Airezko Indarrena eta kolpearen koordinatzailea zeb Patricio Carvajalekin ere bai.
 
Pinocheten autoritarismoa garbi agertu zen orduan. Leigh eta Carvajalek [[Salvador Allende]] preso hartzea nahi zuten, baina Pinochet segituan deserriratzeko ideian zebilen. Ez zuen atzerapenik onartu nahi. Egia da, hala ere, Leigh generalaren ustearen kontra, Moneda Jauregia bonbardatzeko ordua atzeratu zuela, hango emakumeak salba zitezen.
61. lerroa:
== Diktadura ==
 
Augusto Pinochetek, Gobernuaren Junta Militarreko presidenteak -bera, José Toribio Merinok, Gustavo Leighek eta César Mendozak osatzen zuten hura- agintea hartu zuen. Irrati eta telebista nazionalek eman zituzten ordenak: alderdi politikoak galarazi, Legebiltzarra desegin, eskubide zibil eta politikoak mugatu eta Unidad Popularreko liderrak atxilotu, ilegala zelako.
 
[[1974]]ko [[abenduaren 17]]an, Errepublikako presidente egin zuten eta, segituan, Manuel Contrerasi deitu zion [[DINA]]ren zuzendaritza antolatzeko. Erakunde hau izan zen bitartean, giza eskubideak behin eta berriro urratuko ditu Estatuak.
67. lerroa:
Latinoamerikako beste herrialdeek ez bezala, Txilek tradizio demokratiko luzea zeraman [[1973]]ra arte eta militarrek oso gutxitan hartu zuten protagonismoa.
 
Oraingoan, gizarteak oposizioa egin zion gobernuari eta hainbat sektore militarrengana hurbildu zen. AEBetako finantziazioarekin, [[Salvador Allende|AllendeAllenderen]]ren gobernuaren politika sozio-ekonomikoaren aurka joatea erabaki zuten. [[Salvador Allende|Allende]] garaile izan zen botoen %36 bereganatuz, baina Jorge Alessandri eskuindarrak %35a lortu zuen. Allenderen gobernuaren politika ekonomikoak planifikazio zentralerako urratsak eman zituen eta horrek enpresa askoren nazionalizazioa ekarriko zuen; kapital estatubatuarra zuten meategi asko zeuden tartean. Pinochet esan zuen: ''trataremos de hacer de Chile un país de propietarios y no de proletarios''.
 
Lucía Hiriart Rodríguez de Pinochet pertsona klabea izan zen gobernu militar hartan. Jendaurrean agertu zen behin eta berriro eta ''Damas de color'' erakundea sortu zuen; kolore bakarrez jantzita, han bildutako emakumeek sektore behartsuenei laguntza eskainiko zioten, ondo baino hobeto ezagutzera emango zen languntza. Emakume gogorra, eragin handia lortu zuen senarra agintean egon zen bitartean.
73. lerroa:
Pinochet, [[Francisco Franco]]ren jarraitzaile sutsua, [[Espainia]]ra etorriko da haren hiletetara [[1975]]ko azaroan.
 
Agintea hartu bezain pronto, eraitsi berri zuen gobernuaren aldekoak ''estatuaren arerio'' izendatu zituen.
 
DINA erabiliz, atxiloketa, tortura, desagerpena edo erbesteratzea estatuaren politika izan ziren.
 
Sergio Arellano Starkek ''Heriotzaren karabana'' deritzona egin zuen. Puma helikoptero batean bidaiatu zuen exekuzioak aginduz. Horrela desagertu ziren atxilotuak Pisagua, La Serena, Cauquenes eta beste hainbat lekutan. Gorpuzkiak itsasora bota edo militarrak bakarrik ezagutzen zituzten lekutan lurperatuak izan ziren.
 
[[Salatari|Txibato]] sare sendoa ezarri zuten, aurreko gobernuan komunista eta sozialista trazak eman zituen oro atxilotu ahal izateko.
 
Bando eta komunikatuak eman ziren haiei borondatez bere burua entregatzeko eskatuz. Asko izan ziren bide hau erabili zutenak, errepresioari samurrago alde egingo zien esperantzan.
 
Erretiratze-deia ezarri zuten eta [[1987]]ko [[urtarrilaren 2]]ra arte iraungo zuen hark. 21:00ak ezkero hasieran eta goizeko 02:00etan gero, txiletarrak etxean izan behar zuten. 80ko hamarkadako gazteriak horixe ezagutu zuen eta pentsamendu politikoa mugatuta zegoen erabat. Gizarte polarizatu hartan, bizilagunek bizilaguna salatzen zuen eta ''momio'' edo ''pinotxetistek'' ''upeliento'' edo ''rojelioak'' jazarri zituzten.
 
Atxiloketak eguneroko gauza ziren eta La Victoria, San Ramón edo La Leguan harrapatutako pila zeuden. La Reina eta Ñuñoa bezalako leku aberatsetan, berriz, txibatoen lana zen nagusi. Ondoren etorritako exekuzio asko enfrentamendu baten ondorio zelakoan agertu zuen DINAk eta Estadio Nazionala, Víctor Jara Estadioa (garai hartako Txile Estadioa), Peldehue, el bergantín goleta Esmeralda bergantin-goleta, Tejas Verdes eta beste hainbat leku Atxiloketa Zentru izan ziren.
90. lerroa:
 
== Politika ekonomikoa ==
Errepresio politikoarekin batera, erreforma ekonomiko ugari izan zen eta arrakasta ikusi zen berehala, hiperinflakzioa bertan behera geratu zelarik.
 
Pinochet Chicago boysen esanetan egin zuen so, [[Milton Friedman]] eta [[Chicagoko eskola]]tik etorritako ekonomista neoliberalengan, alegia. ''Shock''a aplikatu zen, gastu publikoa %20an murriztuz eta langile publikoen %30a kaleratuz, BEZA igo eta enpresa estatalen gehiengoa pribatizatuz.
 
Hasieran, [[Barne produktu gordin|BPGa]] %12an erori zen eta langabetuen tasa %16an igo ([[1980]]-[[1985]]); esportazioak ere %40an egin zuten beherantz. Dena zegoen garesti, langile espezializatuek alde egin zuten, kapital zirkulatzaile gabezia zegoen, enpresa txiki eta ertainak porrotera joan ziren eta langabetuak handin hona zebiltzan garai honetan.
 
Enpresa handiek iraun zuten, langile gutxiago erabiliz eta soldatak murriztuz, baina honek enpresaburuoen abusura eraman zuen ez gutxitan.
 
Moneta sistema aldatu zuten eta peso hartu zuten, eskudoa baztertuz.
 
Klase ertainak etxeak erosten hasi ziren eta geldi zegoen eraikuntza sektorea pizten hasi zen. Maila sozial txikiagokoentzat oinarrizko etxeak ere egin zituzten.
 
Langabezi larri hari aurre egiteko, behin-behineko lanpostuak sortu zituzten herrietan, enparantzak edertu, kaleak garbitu... gutxiengo soldata batekin, hori bai.
 
Lanean, jarraitu zutenek, berriz, soldata murriztea jasan behar izan zuten, lana kontserbatu nahi bazuten, behintzat.
 
Bai sektore publikoan, baita pribatuan ere, postu gorenak armadaren ofizialentzako izan ziren.
 
Klase ertain eta baxuak erabat pobretu ziren eta goiko klasea, berriz, aberastu.
 
Larrien zebiltzenek protestak hasi zituzten, ''kazeroladak'', alegia. Erretiratze-deiaren ondoren, klase ertain eta baxukoek bozina eta kazuelekin argia eten eta izugarrizko hotsak ateratzen zituzten.
114. lerroa:
Kamioi lapurretak ere izan ziren, supermerkatuak hornitzen zituzten kamioiak bahituz eta gosez zeuden herrietara eramanez.
 
Baina, [[1977]]tik aurrera, sistema egonkortzen eta emaitza onak ematen hasi zen. Dolarrak 39 peso egin zituen eta horrela mantendu zen [[1980]]ko hasieran. Onera egiten zuen hartan, langabeziak tasa handiak izaten (%20a) jarraitu zuen.
 
Onura ekonomikoak ez zuen onura ekarri gizartean eta protestak egin eta grebak antolatzen zituztenak atxilotuak izaten jarraitu zuten.
 
[[1982]]koa krisi larrienetakoa izan zen. Bankuak erori ziren eta gobernuak interbenitu behar izan zuen haietan. Dolarra debaluatzeko erabakia hartu zuten eta, astebete beranduago, bikoiztu egin zen balio hura.
 
Krisiaren etorrerarekin, Pinochetek Chicago Boysen tesiak alboratu eta
keynesianismorako urratsak eman zituen, baina krisiaren aldi gogorrena pasatu zenean, berriro itzuli zen sistema neoliberalerantz. [[1985]]ean, Hernán Büchi Ogasun ministroak erreformak ekiteari eman zion eta ekonomia suspertzea lortu zuen. Horri deritzo ''Txileko bigarren miraria''.
 
Hauek izan ziren Büchik hartutako hainbat neurri:
* Sektore publikoaren gastuaren murrizte handia, batez ere gizartean egiten zen gastuan.
* Dolarrarekiko debalazioa. Dolarra altua izanda, esportazioak sustatu eta inportazioei ekiditen zitzaien.
* Enpresa estatal izaten jarraitzen zutenen pribatizazioa: altzairu enpresak, elektrikak (Enersis, Endesa), komunikazioak (Entel, CTC), azukrea(IANSA), LAN Chile, Laboratorios Chile eta abar.
* Krisi garaian estatuak interbenitu zituen bankuen pribatizazioa.
133. lerroa:
Chicago Boysek hasitako liberalismo ekonomikoa itzuli zen horrela eta garepen ekonomiko itzela lortu zuen, 10 urtetan, BPGa bikoiztuz.
 
80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ekoaren hasieran, sarreren banaketaren apurrak iritsi ziren klase baxuenetara eta kolorezko telebistak edo autoak erosten hasi ziren, bere bizi baldintzak hobetuz. Errekurtso ekonomikorik gabeko jendeentzako etxebizitza ekonomikoak egin zituzten eta harantz lekualdatu ziren. Gobernu militarrak pobrezia gogorrena erradikatzea lortu zuela zirudien eta, kazeloradak bukatzen joan ziren, baina herriak demokraziara itzultzeko gogoa erakusten zuen.
 
== Gainbehera ==
[[Fitxategi:Feliz navidad sin Pinochet.jpg|righteskuinera|300px|righteskuinera|thumb|2006]]
 
Bere gainbehera isilpeko hilobiak aurkitu zirenean, torturen denuntziak eta fusilamentuak agertzen hasi zirenean hasi zen. Rettig informearen arabera ([[1991]]), diktadura garaian, 3.197 biktima agertu ziren, horietatik 1.192 atxilotuak eta desagertuak izanik.
 
Espainiako epaile zen Baltasar Garzónek Pinotxet atxilotzeko agindua eman zuen, Txilen gertatutako hainbat espainiarren heriotzagatik epaitu nahi zuela-eta. Ingalaterrara bidali zuen ordena, han baitzegoen diktadorea, hernia baten ebakuntza egiteko xedean.
 
Azkenean, eta adina kontuan izanda, Pinochet liberatu zuten 1999ko martxoaren 2an eta, egun berean, Txilera itzuli zen. Gurpil aulkian egon zen Londresko gora-beherak izan zirenean, baina etxera itzuli zen bezain pronto, zutik jarri zen eta bere jarraitzaileak saludatu zituen.
 
Hala ere, kontrako jarrerak hasi besterik ez zuten egin.
 
[[Londres]]en egon zen denboran, salaketa bat bestearen atzetik izan zen [[Txile]]n eta ''Heriotzaren karabana''n parte hartu izana leporatu zioten. Pinocheten aurkako epaiketen garaia hasi zen Txilen.
[[2001]]eko urtarrilean, Juan Guzmán epailearen aginduz atxilotu egin zuten Augusto, [[1973]]an, ''Heriotzaren karabana''ren esku 74 preso politikoen hilketak zirela-eta. Hala ere, [[2002]]ko uztailean askatu egin behar izan zuten berriro ere, osasun arazoak zirela medio.
[[Fitxategi:Pinochet muerto.jpg|righteskuinera|220px|righteskuinera|thumb|Pinocheten heriotza]]
[[2004]]ko abuztuan, berriz ere, ''Condor operazioa''n opositore argentinar, boliviar, brasildar, paraguaydar eta uruguaydar batzuk jarraitu eta hiltzeagatik epaitu zuten. [[2005]]eko irailean, ordea, kalean zegoen berriro. Prats generalaren kasuan ere, epaitegiak aske utzi zuen Pinochet, oraingoan ere, osasun arazoak zirela eta.
[[2005]]eko ekainean, lau delituak zituelako, Augusto Pinocheti ukiezintasunaren legea guztiz kendu zioten: fiskoari iruzur egiteagatik, pasaporte faltsuak erabiltzeagatik, zin egindako ondasunen deklarazio faltsua izateagatik eta kautelazko neurriak ezartzegatik bere ondarearen gainean.
 
Urte bereko [[irailaren 19]]an, Gorte Nagusiak diru kantitate handiak gordetzeagatik lege-haustea berretsi zuen. [[Azaroaren 16]]an, berriro ere gordetako diru kantitate erraldoiei buruzko galdetua egin zioten eta 23an, korrupzio eta fraude tributarioari buruz. Gainera, hainbat militar garrantzitsuen desagerpenaz salatua izan zela eta, epaileak atxilotzeko agindu zuen berriz. [[Abenduaren 28]]an, ''Colombo operazioa''n parte hartu zuela onartu zuen eta, 46.000 dolar ordainduta, kartzela-zigorra saihestu zuen.
Beste hainbat kasurengatik kartzelatua egon zen denbora epe laburrean, baina [[2006]]ko urtarrilean, fiantzapeko behin-behineko askatasuna lortu zuen 19.000 dolarren truke. Urte bereko [[azaroaren 25]]ean, bere 91. urtebetetzean, Pinochetek eskutitz publiko batean zera adierazi zuen: politika arloan egindako ekintza guztiak bere aberria maite zuelako egin zituela.
163. lerroa:
[[2006]]ko [[abenduaren 3]]an, bihotzeko batek eman eta birika edema batek eraso ondoren, ospitalera eraman zuten. [[Angioplastia]] bat egin behar izan zioten eta bere egoera zertxobait hobetzea lortu zuen.
Astebete geroago, alta medikoa jaso behar zuen egun berean, berriro ere bere osasunak behera egin zuen, bihotzeko arazo larri bat agertuz. Medikuek ezin izan zuten ezer egin eta, 14:15 zirenean, hil zen.
 
91 urte zituela, bere familiaren ondoan hil zen, ospitalean, Augusto Pinochet, Giza Eskubideen egun berberan.
175. lerroa:
 
{{bizialdia|1915eko|2006ko|Pinochet, Augusto}}
 
[[Kategoria:Txileko militarrak]]
[[Kategoria:Diktadoreak]]