Andres Poza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
 
== Biografia ==
Gaztea zela, familiarekin [[Anberes]]era joan zen. Aita 1535tik aurrera Anberesen bizi zen judu kristautua izan zen. Bederatzi urte eman zituen [[Lovainako Unibertsitatea]]n eta, gero, armadan sartu eta [[Luis de Requesens]] gobernadorearentzat lan egin zuen: [[Maastricht]]en matxinaturiko konpainiekin negoziatu zuen, [[Gilen I.a Orange-Nassaukoa|Gilen Orangekoaren]] aldeko matxino batzuk atxilotu zituen, [[Bergen op Zoom]], [[Breda]] eta [[Brabante]]ko kostaldean matxinoen ondareak konfiskatu zituen, eta abar. Bertan [[Jerónimo de Roda]] historialaria ezagutu zuen.<ref>{{erreferentzia|izena= Carlos |abizena= González Echegaray|izenburua= Andrés de Poza en Flandes |aldizkaria= Euskera, XXXI |url= http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50454.pdf}}</ref> Handik [[Espainia]]ra joan eta 1570ean [[Salamancako Unibertsitatea]]n [[zuzenbide]]a-titulua lortu zuen. Etxera itzuli eta [[1583]]an [[Bilbo]]n bizi zen, non legelari, [[Bizkaiko jaurerria|Jaurerriaren]] abokatu eta udal zinegotzia izan zen. 1580ko ekainaren 24an Antonia Olaeta [[laudio]]arra ezkondu zuen. Bikoteak, gutxienez, bost seme alaba izan zituen, tartean [[Juan Bautista de Poza]] jesuita.<ref>{{erreferentzia|izena= José Ignacio |abizena= Salazar Arechalde |izenburua= El licenciado Andrés de Poza, ¿un judío converso?|aldizkaria= Aztarna. Revista semestral de etnográfica y difusión cultural|alea= 40 |data= 2010eko abendua|url= http://aztarna.es/wp-content/uploads/PDFs/RevistaAztarna40_Dic2010.pdf}}</ref> Bilbon eta [[Donostia]]n Kosmografia irakatsi zuen (1563an bertoko Nautika Eskolan katedraduna zen).
 
Jenio txarrekoa, [[Flandria]]n militarra zena hilketa-epaia jasan zuen, zientifiko zehatza eta poliglota ere izan zen. [[Frantses]], [[aleman]], [[latin]], [[italiera]], [[ingeles]], [[nederlandera]] eta [[euskara]]z aritzeaz gain, [[hizkuntzalaritza]], [[matematika]]k, [[astronomia]] eta nabigazioa landu zituen<ref>''Gran Enciclopedia Espasa'' (2003) Madrid.- ISBN 84-0244-266-1</ref>.
17. lerroa:
 
== Lanak ==
* ''Memorial del Licenciado Andrés de Poza solicitando una plaza de asiento en las Indias'', 1584.
* ''Hydrografía la más curiosa que hasta aquí ha salido a luz, en que demás de un derrotero general, se enseña la navegación por altura y derrota, y la del Este Oeste: con la graduación de los puertos y la na­vegación al Colayo por cinco vías diferentes…'', Bilbo: Matías Marés, 1585
* ''De la Antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas en que, de paso, se tocan algunas cosas de la Cantabria. Compuesto por el Licenciado Andrés de Poza, natural de la ciudad de Orduña y abogado en el muy noble y leal Señorío de Vizcaya. Dirigido a don Diego de Avendaño y Gamboa, señor de las casas de Urquijo y Olaso, y de la villa de Villareal y sus valles, y ballestero mayor del Rey nuestro Señor'' Bilbo: Matías Marés, 1587. Bertan [[Europa]]ko [[hizkuntzalaritza]]ren lehendabiziko [[hizkuntza erromantzeak|erromantze hizkuntzen]] zerrendaren bat dago, [[Giulio Cesare Scaligero]]rena baino aurrekoa dena. Hau Bilbon argitaratutako lehendabiziko liburua izan zen<ref>[http://silviasevilla.wordpress.com/2007/05/14/andres-de-poza/ Silvia's blog]</ref>
* ''Ad Pragmaticas de Toro et Tordesillas, sive De nobilitate et propietate'', 1589. Bertan bizkaitar guztion kaparetasun unibertsala defendatu zuen, Juan García [[Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritza|Valladolideko Errege Auzitegi eta Chancilleriako]] fiskalaren aurka.
 
== Erreferentziak ==
26. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}}:[http://www.academia.edu/9589055/Andrés_de_Poza_el_primer_germanista_vasco_y_su_estancia_en_Brabante ''Andrés de Poza, el primer germanista vasco y su estancia en Brabante''.]
{{bizialdia|1530eko|1595eko|Poza, Andres}}