Amikuze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:Amikuze_kokapena.png|thumb|250px|Amikuze eskualdearen kokapena Nafarroa Beherean]]
'''Amikuze''' edo '''Amiküze''' [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] eskualdea da, [[Biduze]] ibaiak eta bere ibaiadarrek eraturiko ibarra dena.
 
==Geografia==
===Mugakideak===
*Mendebaldean, ondoko ibarra den [[Arberoa]] eskualdea dago.
*Iparraldean [[Agramont]] eskualdea.
*Ekialdean [[Biarno]].
*Hegoaldean [[Oztibarre]] eskualdea eta oraindik hegoalderago [[Garazi]] eskualdea dago.
 
===Fisionomia===
Hasieran, Oloroeko errekaren bestaldean dauden lur biarnesen oso antzekoak dira Amikuzeko lurrak. Biduzeren ibarra den eskualde hau laborantza lurrez, muino txikiz eta basoz osaturik dago. Abeltzaintzarako eta artoa hazteko lurrak ikus daitezke gehien bat.
 
==Historia==
Historikoki, Amikuze [[Beaumondar]]ren lurraldea izan da ([[Lüküze-Altzümarta]] eta [[Garrüze]] herrietan zeuden kokaturik). Nahiz eta oso aberatsa izan zen Erdi Aroan, ezin zituen bere produktuak esportatu, [[Biduze]]ren beheko ibarra euren arerioen [[Agramondar]]ren boterearen pean zegoelako.
 
==Udalerriak==
Ondoko udalerriek osatzen dute Amikuze eskualdea: