Amara Berri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
argazki pare bat
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
 
== Auzoa ==
[[IrudiFitxategi:Amara Berri eta Loiolako Erriberak, Donostia, Euskal Herria.jpg|thumb|200px|leftezkerrera|Amara Berri eta [[Loiolako Erriberak]] auzoen aireko ikuspegia.]]
Amara Berri [[Amara (Donostia)|Amara Zaharretik]] hegoaldera zabaltzen da, [[Araba parkea|Araba parkeparketik]]tik abiatzen den [[Antso Jakitunaren hiribidea|Antso Jakituna hiribidehiribidetik]]tik hasita hain zuzen. Ekialdetik [[Urumea]] ibaiak eta mendebaldetik [[Euskotren Trena|Euskotreneko]] Donostia-Hendaia trenbideak eta [[Aiete]] auzoak mugatzen dute Amara Berri. Auzoko lehenengo atala, Amara Zaharretik Antso Jakituna hiribidea ardatz harturik, [[Pio XII.a plaza]]raino luzatzen da, hiritik atera eta sartzeko biribilgune moduan baliatzen dena. Hegoalderago, [[Madril hiribidea]] da auzoaren ardatz, [[Anoetako kirolgunea|Anoetako kirolguneraino]] luzatzen dena. Inguru horretan dago [[Karlos I.a hiribidea]], Donostiatik irteteko erabiltzen den errepidean. Errepide horrek mendebaldera Amarako beste auzune handi bat mugatzen du, hiriko etxeorratz handienetakoak izateagatik nabarmentzen dena, denak izaera erresidentzialekoak. Auzoa beste auzune batzuetan ere banatzen da: mendebaldera [[Morlans]] izeneko auzo zaharra dago, non 2000ko hamarkadan etxebizitza eta zerbitzu-eraikin berriak ere eraiki ziren; Amara Berriko ekialdean, berriz, Amara-Osinaga eta [[Loiolako Erriberak]] auzuneak daude.
 
== Historia ==
 
[[Fitxategi:Antso jakituna amara historikoa 001.jpg|thumb|300px|Egungo [[Araba parkea|Araba parkeparketik]]tik hasi zen eraikitzen auzoa 1940 hamarkadan. Irudian, lehenengo eraikinak.]]
 
Amara Berri 1950eko hamarkadan [[Amara (Donostia)|Amara]] auzotik burututako [[zabalgune]] bat da, XX. mendeko lehen hamarkadetan proiektatu, 1940 urtean eta hamarkada berean eraikitzen hasi zena, fase zenbaitetan. Eraikitzen hasi baino lehenago, egun Amara Berri dena, Urumea ibai ertzeko [[padura]] eta soroak ziren. Eraikuntzarako, Urumea ibaia bideratu eta betelana burutu behar izan zen paduran. Eraikuntza fase horietan, [[Anoeta estadioa|Anoeta estadiorainoko]] urbanizazioa egin zen eta ''Apéndice de Amara'' edo Amarako eranskina delakoan eremu hutsa geratu zen, etxebizitza-eraikin bakanen bat ezik, 1990eko hamarkadan Amara-Osinaga izeneko zabalgunea eraiki zen arte. 2000ko hamarkadan, [[Loiolako Erriberak]] izeneko auzunea eraiki zen, Amara eta [[Loiola (argipena)|Loiola]] auzoak lotuz.
83. lerroa:
}}</ref>
* 1864: [[Burdin zubia (Donostia)|Burdin zubiaren]] inaugurazioa, Amarara trenbidea iristearekin batera
* 1926: Urumearen desbideratzea dela eta, zeremonia ofiziala
* 1935: Amararen zabalgunea burutzeko hiru proiektu: García Mercadal, Aizpurua eta Machimbarrena/Gaiztarro
* 1936: Errondo pasealekuaren hasiera aerodromo izateko egokitu da
* 1940: Gaiztarro eta Matxinbarrenak aurkeztutako proiektua aprobatuko da
* 1944: Amarako “sakelako estadioa” inauguratu da, [[Sahats plaza]]n
* 1947: Antso Jakitunaren hiribideko lehen bi eraikinak
* 1947: Anoetako trenbide-pasagunea onartu da
* 1948: Madril hiribidea, [[Frantziako Tourra]]ren etapa baten helmuga
* 1949: Autoen Lehen Zirkuitua ospatu da, gero motorrena ere izango dena. Juan Kutz donostiarra nabarmendu da
* 1950: Donostiako Plan Orokorra. Hamarkada hartan Pio XII.era iritsiko da zabalgunea, “lehen gunea” deiturikoa
* 1950: Gazteria Fronteak antolatutako jardunaldi batzuekin inauguratu da Anoetako estadioa
* 1950: Anoetako Trinket Kluba ireki da
* 1951: Amarako lehortutako paduretan hasi dira eraikuntzak
* 1952: San Juan de Dios klinikaren inaugurazioa
* 1952: Munduko Pilota Txapelketa zela eta, Anoetako pilotaleku irekiak eta errebote plaza inauguratu dira
* 1953: Amara ospitalea inauguratu da
* 1953: Tuberkulosiaren aurkako atala inauguratu da Osasun-Hirian
* 1954: Anoetako Kirol Hiriaren inaugurazioa
* 1955: Gobernu Zibilaren eta Espainiako Aurreikuspen Institutuaren eraikinak egin dira
110. lerroa:
* 1958: Madril hiribidea [[Espainiako Vuelta]]ko etapa baten helmuga izan da
* 1960: Probintziako Ospitalea eta Arantzazuko Erresidentziaren inaugurazioa
* 1961: Astoria zinema ireki da, [[Willian Wyler]]ren ''Ben Hur'' filmarekin
* 1961: Trolebusa Anoetaraino iritsi da
* 1962: Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. Handik aurrera Amarako zabalgunearen garapenak bultzada izango zuen.
125. lerroa:
* 1971: Autobusek Amara-Anoeta linea egiten zuten trolebusak ordezkatu dituzte
* 1971: Catalina de Erauso eskolak haur hezkuntza jarri du martxan
* 1972: Apendizea eta 22. Poligonoaren (Amara-Osinaga) Plan Partziala onartu da
* 1972: Izotz Jauregiaren inaugurazioa
* 1972: Donostiako Saihesbidearen lehen fasearen inaugurazioa. Lanek Amara eta Anoetako baserriak botatzea ekarri dute: Ordago, Errotatxo, Anoeta eta Illunbe baserriak, alegia.
142. lerroa:
* 1993: Anoetako estadioaren inaugurazioa, Europa Juniors Txapelketarekin
* 1994: Amara Berriko Guraso Elkartearen danborrada. Hurrengo urteetan, auzoan danborrada talde berriak agertuko dira.
* 1995: Anoetako estadioa eta kirol gunerako neurriak dituen Plan Orokorra
* [[Fitxategi:Amara 1941 001.jpg|thumb|Amara 1941ean]]1995: Anoetako pilotalekuari Atano III.a izen eman zaio
* 1996: Irun plazaren inaugurazioa
* 1996: Santiagomendi elkarteko bost bazkidek beren danborrada sortzeko proiektuaren aurkezpena
* 1998: Urtoki Elkartearen inaugurazioa
* 1998: Peñaflorida eta Usandizaga ikastetxeen bateratzea
* 1998: Ilunbeko zezen plazaren inaugurazioa, Torrestrellako zezenekin. José María Manzanares, Enrique Ponce eta Rivera Ordóñez kartelean.
* [[Fitxategi:36 Uholdeak - Inundaciones.jpg|thumb|Uhodea Amara Berrin 2010ean]]1999: Txuri Urdin izotz jauregiaren birmoldaketa
* 1999: Amara-Osinaga Auzo Elkartearen egoitzaren inaugurazioa
* 2000: [[Mundaiz zubia]]ren inaugurazioa
* 2000: Amarakaldek, kalderero konpartsaren lehen agerraldia
* 2001: Ernest Lluch kultura etxearen inaugurazioa, Anoetako estadioan
* 2004: Anoetako igerileku estaliaren inaugurazioa
* 2006: [[Depeche Mode]]ren kontzertua, Anoetako Estadioan
* 2006: Amara Berriko anbulatorioaren inaugurazioa, Javier Barkaiztegi kalean
* 2009: Realaren ehungarren urteurrenaren ospakizuna, Anoetako estadioan
* 2010: [[Jose Antonio Agirre zubia]]ren inaugurazioa
* 2010: [[Donostiako Realaren zubia]]ren inaugurazioa