Espainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
244. lerroa:
[[1975]]eko azaroaren 20an, Franco hil zenean, berehala ikusi zen diktadurak ez zuela luze iraungo. [[Carlos Arias Navarro]] zen gobernuko lehendakari eta postu horretan egon zen denboran argi erakutsi zuen ez zela gauza Espainian ezinbestekoa zen demokratizazio prozesua abian jartzeko, aldiz, erregimeneko ultren edo «bunkerraren» aginduetara egon zen azken unea arte. Begirale askoren iritzian, Juan Carlos de Borbón, zeina Joan Karlos I.a izenarekin Espainiako errege baitzen 1975eko azaroaren 27az gero, erregimeneko agintarien esanetara zegoen txotxongilo bat baino ez zen. Baina, [[1976]]. urtearen erdialdera, Joan Karlos erregeak pertsona gazteago bat izendatu zuen gobernuko lehendakaritzarako, trantsizio demokratikoa egiteko gai izango zen norbait: [[Adolfo Suárez]]. Karisma handiko gizona eta politikari trebea izaki, Suárezek bideratu zuen Espainia aniztasunaren eta demokraziaren mundura, odol isurketarik gabe. Alderdi politikoen legeztatzea, amnistiaren legea, lehen hauteskunde libreak (1977ko ekaina) eta [[Espainiako 1978ko konstituzioa|1978ko konstituzio berri]] ''adostua'' izan ziren trantsizio demokratikoaren aldi garrantzizkoenak. Dena den, [[1977ko Espainiako Amnistia Legea|1977ko Amnistia Legeak]] zigorgabe utzi zituen frankismoaren krimenak (114.266 lagun desagerturik), eta [[Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia|Gasteizko martxoaren 3ko]] edota [[Atochako sarraskia|Atochako]] sarraskien erantzuleak epaitu gabe gelditu ziren.<ref>{{erreferentzia|izena=Daniel |abizena= Udalaitz |url= http://www.argia.eus/argia-astekaria/1981/gasteizko-sarraskia-1976-ez-dago-hilketengatik-erantzukizunak-eskatzeko-borondate-politikorik| izenburua= Gasteizko sarraskia 1976: “Ez dago hilketengatik erantzukizunak eskatzeko borondate politikorik” | aldizkaria = Argia | sartze-data=2017-6-8}}</ref>
 
Konstituzio berriak aukera eman zuen Espainiako ''nazionalismo periferikoek'' erreibindikatzen zituzten burujabetza eskaerak autonomia estatutuen bitartez bideratzeko, lehenik, ''nazionalitate historiko'' deitu zitzaienei: Euskal Herriari, Kataluniari eta Galiziari, eta, gero, [[Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa|LOAPAren]] bidez, Espainiako gainerako eskualde guztiei. Espainiako Koroak hasieratik hartu zuen epaile eta moderatzaile papera eta, askoren iritziz, erregearen parte hartzea funtsezkoa izan zen [[Antonio Tejero]] koronelak, [[1981]]eko otsailaren 23an, Madrilgo parlamentuan egin zuen [[1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea|estatu-kolpe ahalegina]] menderatzeko orduan. Adolfo Suárez, berriz, nahiz eta trantsizio demokratikoaren garaian politikari ausart eta abil gisa agertu, ez zen gauza izan bere proiektu zentristaren buruan ([[UCD]]) 1982ko hauteskundeak irabazteko, eta ordu arte oposizioan egondako Alderdi Sozialista ([[PSOE]]) igo zen agintera. [[Felipe González]] hautatu zuten gobernuko lehendakari.
 
[[Fitxategi:Felipe_González_1985_(cropped).jpg|thumb|140px|right|[[Felipe González]], Espainiako presidente [[1982]]-[[1996]] bitartean.]]