Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
97. lerroa:
[[File:Donostia - San Sebastian par Didier Petit de Meurville (années 1860).jpg|thumb|San Martin auzoa eta [[Kontxa hondartza|Kontxa]] [[Donostiako harresiak|harresitik]], justu eraitsia izan aurretik]]
 
[[Iberiar Penintsulako Gerra]] azkenetan zela, [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]]<nowiki/>en Espainiako armada erretretan zetorren Donostiara. Hiribilduan, [[Emmanuel Rey]] frantziar jenerala zeukaten zain, 2.600 soldadurekin; berehala, [[Wellingtongo dukea]]k zuzendutako britainiar eta portugaldar tropek, [[Cadizko Gorteak|Cadizko Gorte]]etako Espainiako gobernuaren aliatuek, [[Donostiako setioa|setioa jarri zioten Donostiari]]. [[1813ko abuztuaren 31ren Oroitza|1813ko abuztuaren 31]]<nowiki/>n, azken erasoa jo zuten Koxkatik sartuta (Bretxatik) eta, behin barruan, suaz eta arpilatuaz, hiria birrindu zuten.<ref>Mila bat herritar hil zituzten, asko gero hil ziren gaitzen ondorioz, hiriko emakume gehienak bortxatu, eta ondasunak zein etxeak arpilatuak edo suntsituak izan ziren. [[Abuztuaren 31 kalea|Trinitate kalea]] eta erlijio-eraikinak, sendoenak, bakarrik atera ziren onik.</ref> Hiribildu barruko biztanleen errolda, setioaren aurretik, 5.500ekoa zen; gero, ordea, 2.600era jaitsi zen. Irail hasieran, samin- eta etsipen-giroaren erdian, Donostiako familia aberatsenetako 20 jaun [[Zubieta (auzoa)|Zubieta]]n bildu, eta hiria berreraikitzea erabaki zuten. [[Pedro Manuel Ugartemendia]] izendatu zuten arkitekto, baina bere plana baztertua izan zen. 1816an onartu zen hiriaren behin betiko itxura, oro har, Donostia zaharraren oinplanoa jarraituko zuena, jabeen orubeak mantentzeko. [[Foru|Foruen gaia]] puri-purian zen, eta donostiar burgesiak Espainiako merkatuaren aduana-sisteman sartzearen alde ere egin zuen, bere salgaientzat aterabide hobea emango zuelakoan. Berreraikuntzaren garai honetan, [[La Sociedad Patriótica de San Sebastián|oligarkia liberal batek hartu zuen]] Donostiaren aginte osoa.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1961/015/002/2018-08-26/donostiako_kale_izendegia_gora_eta_izendegia_behera.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-08-30}}</ref>
 
 
 
1820-1823ko [[Hirurteko Liberala]]<nowiki/>ren amaieran, berriz, [[San Luisen Ehun Mila Semeak]] deitutako europar armada erreakzionarioak setioa jarri zion Donostiari, artean berreraikuntza-lanetan sartua zela. Espainian, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]] [[Monarkia absolutu|absolutista]] berrezarri zuten tronuan (1814az geroztik). Hamarkadetan galarazita eduki ondoren, Donostiak 1828an berreskuratu zuen Amerikarekin salerosketan aritzeko eskubidea.<ref>Hala ere, 1836an aplikatu zen agindu hori.</ref> [[Lehen Karlistaldia]]n, Donostiak (liberala eta, aldi berean, gotorleku militarra baitzen) ''[[Maria Kristina Borboikoa|kiristino]]'' liberalen alde egin zuen, Gipuzkoak ez bezala. 1833an, [[Maria Kristina Borboikoa|Maria Kristina]] erregina ere izendatu zuten [[Konstituzio plaza|Plaza Berrian]]. [[Karlismo|Karlistek]] hiribildua bonbardatu zuten eta, hain zuzen, 1835eko uztailean, [[George Lacy Evans]] jeneralaren mendeko [[Britainiar Legio Laguntzailea|legio ingeles bat]] aritu zen haiei aurre egiten hiribildu barrutik.<ref>Haien omenez, 1924ko irailean, [[Ingelesen hilerria (Donostia)|Ingelesen hilerria]] izenekoa inauguratu zen, [[Urgull]] mendian kokatu zena. Tropa horren ostatua [[Ategorrieta]] izan zen eta hor, geroago, [[Notre-Dame eskola]] eraiki zen eta alboan zegoen plazari ''Constitution Hill'' deitzen hasi ziren. Liberalen kontrako protesta gisa inguruko baserritarrek "Konstituzioa hil" esaten hasi ziren, izena eta esanahia aldatuta</ref> Gerra hura behin amaituta, ordea, [[Tomas Zumalakarregi]]ren anaia [[Migel Antonio Zumalakarregi|Migel Antonio]]k zuzenduta, Donostia [https://es.wikisource.org/wiki/Ley_de_Modificaci%C3%B3n_de_fueros_de_Navarra_de_16_de_agosto_de_1841 foruen gehiena galdutako] Nafarroari atxikitzea eskatu zuen, 1841ean. Urte horretan bertan, [[Baldomero Espartero|Espartero jenerala]] Hego Euskal Herrira sartu zen bere armadaz eta, gerra-egoera horretan, Donostian aduanak, lehen mailako epaitegi konstituzionala eta [[gobernadore zibil]]a ezarri ziren. 1854an Donostia probintziako hiriburu aukeratu zuten. Aduanak Ebrora atzeratzea erabaki zen eta neurri hori probintziaren mesederako izan zen. Halaber, Donostia Amerikarekin merkataritzan aritzeko egokitutako portu gisa itxi egin zen. Garai berriak ziren hirirako.