Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
86. lerroa:
[[Ontziola|Ontziolek]] eta burdinolek lanean jarraitu zuten bete-betean. [[Euskaldun]]<nowiki/>ak eskifaietan sartzen ziren kopuru handitan eta, Konpainiaren ekimenez, hainbat enpresa eta elkarte sortu eta sustatu ziren Gipuzkoan, [[Hego Euskal Herria|Euskal Herria]]<nowiki/>n eta [[Espainiako historia|Espainia]]<nowiki/>n. Tartean ziren [[Soraluze]]<nowiki/>ko eta [[Tolosa]]<nowiki/>ko arma-fabrikak, baina baita [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] ere (1765), [[Argien Garaia|Ilustrazioa]]<nowiki/>ren bultzatzailea, besteak beste [[Frantzisko Xabier Munibe]]k sortua. Aldiz, [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a]] erregeak [[1778]]<nowiki/>an [[Venezuelako historia|Venezuela]]<nowiki/>rekiko merkataritza liberalizatzeko emandako aginduak egoera politiko-ekonomikoa gaiztotu zuen. 1785ean, Caracasko Gipuzkoar Konpainia desegin egin zen.
 
Garai honetan (1767), Donostiak 6.000 biztanletik gora zituen, 10.850 haren jurisdikzioko lur guztiak kontuan hartuta, Euskal Herriko beste hiriburuen antzera. Juango Sanchez Arreseigor historialariaren arabera, gobernu mota demokrazia oligarkiko moduko bat zen; izan ere, herritar horietatik guztietatik, bakarrik 200ek bozka zezaketen, eta horietatik, berriz, 80k zuten lur eta eraikin nahikoak beren burua udaleko ardura baterako aurkezteko. Hala ere, gobernu eraginkorra zen, hiriko kaleak ondo zolatuta eta garbiak zeuden, eraikinak sendoak eta ondo eraikiak ziren izan, eta argiteria publikoa partikularrei azpikontratatzen zitzaien (banan-banan itzali eta piztu behar ziren).<ref>Sanchez Arreseigor, Juanjo. 2019/01/20, 1:58'45"</ref>
 
==Aro garaikidea==