Cachao: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Israel ''Cachao'' López''' ([[Habana]], [[1918]]ko [[irailaren 14]]a - [[Coral Gables (Florida)|Coral Gables]], [[Florida]], [[2008]]ko [[martxoaren 22]]a) normalki '''''Cachao''''' izenarekin ezaguna, [[Kuba]]ko [[musika]]ri eta [[musikagile]]a izan zen. Oso famatua izan zen [[kontrabaxu]]a jotzeko zuen maisutasuna dela eta, eta [[mambo]] eta [[jazz]] afrokubatarra izan ziren bere generorik nabarmenenak. Bi [[Grammy Sariak|Grammy]] sari jaso zituen ([[1995]] eta 2005ean[[2005]]ean), [[Grammy latino]] bat 2003an[[2003]]an eta [[Berklee College of Music]]en [[Honoris Causa Doktore]] izendatu zuten. [[Hollywood]]eko Famatuen Pasealekuan ere izar bat du. Askok [[mambo]]aren sortzailetzat dute, eta [[descarga]] (zuzenean eginiko inprobisazioak) bikainak egiten zituen.
 
== Biografia ==
Instrumentu ezberdinak jotzen hasi zen, [[kontrabaxu|kontrabaxua]] aukeratu zuen arte; honek nerabe izanda, Habanako Orkestra Filarmonikoan sartzen utzi zion, bere aita eta anaiak jotzen zuten lekuan. Cachao, [[1962]]an [[Kuba]]tik irten zen arrakasta izugarria zuelarik. Musikariak, izandako elkarrizketa batean ziurtatu zuen manboaren nazioarteko ezagutza ez litzatekeela posible izango haren herrikide eta lagun Dámaso Pérez Pradori esker izango ez balitz. Kubatarraren lehen geldialdia [[Madril]] izan zen eta, bertan, urtebete igaro zuen, [[AEB]]etara joan aurretik. Herrialde honetan, [[Miami]], [[New York]] eta [[Las Vegas]] bezalako hirietan bizi izan zen.
 
Baxu akustikoa jotzen zuen bere anaia Orestesekin; honek ere hainbat instrumentu jotzeko abilezia zuen. Elkarrekin 3.000 bat abesti konposatu zituzten eta hauek eragin handia izan zuten [[1930]] eta [[1950]] bitarteko hamarkadetan. Estilo berri bat sortu zuten [[1930eko hamarkada]]ren amaieran eta honi esker [[danzón]] dantza kubatarraren estiloa guztiz eraldatu zuten.
 
Honen iloba Orlando "Cachaíto" López, Buena Bista Sozial Klubeko (dantza eta musika lantzen duten taldea) partaide garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen.
 
[[Tito Puente]] eta Tito Rodriguez bezalako artista famatuekin batera jotzeko aukera izan zuen eta musika hori ''La Cage aux folles'' filman edota ''Grand Theft Auto'' bideo-jokoan agertu izan dira. [[María Dolores Pradera]] abeslari espainiarrarekin ere aritu zen elkarlanean ''Lágrimas Negras''eko interpretazioan. [[Andy García]] aktoreak, Cachao izeneko dokumentala sortu zuen [[1993]]an (''Como su ritmo no hay dos'') honen musikaren inguruan. [[Celia Cruz]] eta haren senar Pedro Knight eta tronboi-jotzaile Generoso Jiménezekin partekatu zituen antzezlekuak. Cachaoren azken elkarlana [[Gloria Estefan|Gloria]] eta Emilio Estefanekin izan zen abeslarien ''90 millas'' albumean.
 
Israel Cachao López, [[2008]]ko [[martxoaren 22]]ko goizean hil zuen giltzurruneko gutxiegitasunak [[Florida]]n, 89 urte zituela.
 
 
{{Biografia zirriborroa|CUB}}