Ohmen legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
'''Ohmen legea'''ren arabera, bi puntu lotzen dituen [[Eroale elektriko|eroale]] batetik doan [[Korronte elektriko|korrontea]], zuzenki proportzionala da bi puntuen arteko [[Tentsio (elektrizitatea)|tentsioari]] eta alderantziz proportzionala eroaleak daukan [[Erresistentzia elektriko|erresistentziari]]. Baieztapen honetatik hurrengo ekuazioa lortzen da:
 
<math>I = \frac{V}{R}</math>
6. lerroa:
Non <math>I</math> eroaletik zirkulatzen duen korrontea den, [[Ampere]]tan (A) neurturik. <math>V</math> berriz, bi puntuen arteko tentsioa da eta [[Volt|Voltetan]] (V) neurtzen da. <math>R</math> azkenik, eroaleak duen erresistentzia elektrikoa da eta [[Ohm]]tan (Ω) neurtzen da. Ohmen legeak dio, ekuazio honetan R [[Konstante (matematika)|konstante]] bat dela. Izan ere, ez dauka inolako menpekotasunik intentsitatea edo tentsioarekiko, eroalearen ezaugarri fisiko bat baita.
 
Ohmen legeak, ia material eroale elektriko ororen portaera zehaztasun handiarekin deskribatzea lortzen du. Hala ere, badaude zenbait material eroale Ohmen legea jarraitzen ez dutenak. Horiei material [[eroale ez ohmiko]]ak deritze. Legeak izena [[Georg Simon Ohm|George Ohm]] fisikari alemaniarrari zor zaio, 1827. urtean, [[zirkuitu elektriko]] sinpleetan ematen ziren korronte eta tentsioak deskribatu zituen. Horretarako, gaur egun ezagutzen dugun formula baino formula konplexuago bat erabili zuen. [[Fisika]]n, Ohmen legearen kontzeptua arlo elektrikoa ez den beste hainbat esparrutan erabili izan da. Legearen forma bektoriala esaterako, [[elektromagnetismo]]an eta zientzia materialean erabiltzen da.
 
:<math>\mathbf{J} = \sigma \mathbf{E}</math>
 
Non <math>J</math> materialean zehar darion korronte dentsitatea, <math>E</math> ingurunearen [[eremu elektriko]]a den eta <math>σ\sigma</math> (sigma) materialaren araberakoa den parametroa den, [[Eroankortasun elektriko|konduktibitate]]a deiturikoa. Ohm-en legearen birformulazio hau, [[Gustav Kirchhoff]]ek egina da.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Georg Simon Ohm3.jpg|thumb|[[Georg Simon Ohm|George Ohm]]]]
Ohmek bere erresistentziari buruzko lana 1825. eta 1826. urteen artean burutu zuen eta 1827. urtean argitaratu zuen “Die galvanische Kette, Mathischisch Bearbeitet” (Matematikoki aztertutako zirkuitu galvanikoa) izeneko liburuan. Ohm, beroaren kondukzioari buruzko Fourier-en lanean oinarritu zen bere lanaren azalpen teorikoa gauzatzeko. Arlo esperimentalean berriz, hasieran pila voltaikoak erabiltzen zituen. Hala ere, gero termopare bat erabiltzen zuen, tentsio iturri egonkorrago bat eskaintzen zuelako. Korronteak neurtzeko, galvanometro bat erabiltzen zuen eta termoparearen terminalen arteko tentsioa ezagutzeko, horien loturaren tenperaturarekiko proportzionala zela zekien. Ondoren, luzera, diametro eta material ezberdineko kableak gehitu zituen zirkuitua osatzeko. Hainbat saiakuntzen ondoren, bere datuak ekuazio baten bitartez modelatu zituen.