Euskara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Linguistic_map_Southwestern_Europe.gif» fitxategiaren ordez «Linguistic_map_Southwestern_Europe-en.gif» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: Criterion 4 (harmonizing names of file set) · Like [[:c::
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
107. lerroa:
Antzinako euskararen mugak zehaztea ez da erraza. Esku artean ditugun zuzeneko testigantzek ([[Akitani]]a eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hilarrietako hitzek) geografo klasikoek idatzitakoek eta toponimiak gorde dituen izenek erakusten digute euskaraz mintzo zela [[Garona]] eta [[Ebro]] artean eta [[Bizkaia|Bizkaitik]] Erdialdeko [[Pirinioak|Pirinioetaraino]].
 
[[Fitxategi:Ancient_Roman_ara_in_Lacarry-Arhan-Charritte-de-Haut.jpg|left|thumb|200px|''Herauscorritse'' izeneko jainkosari eskainitako erromatar aldare-harria. [[Maidalena]], [[Zuberoa]].]]
* Katalunia: [[Katalunia]]ko mendebaldeko toponimiak erakusten du han behiala euskaraz egiten zela. [[Joan Coromines]]en ikerketen ondotik onartzen da [[Katalunia]] [[euskaldun]]a [[Urgell]]en eta [[Andorra]]n hasten zela eta [[Arango harana|Aran]], [[Ribagorza|Ribagortza]] eta [[Pallars]]en barna hedatzen zela. Toponimiak edo leku izenek frogatzen dute eskualde horren euskalduntasuna.
* Aragoi: Gaurko [[Huesca]]ko probintzia eta [[Zaragoza]]ko iparraldea ere euskaraz mintzo ziren. [[Latin]]ak berak itzali zituen hango euskal hizkerak, baina leku batzuetan euskarak luzeago iraun zuen, [[Anso ibarra|Anso ibarrean]], esate baterako. Interesgarria da [[Zaragoza]]ko [[Cinco Villas]] eskualdean ([[Ejea]], [[Sádaba]]...) agertu den euskal pertsona izenen multzoa.