Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t diseinua
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
206. lerroa:
== Ondorioak ==
Altxamendua izan eta urtebete baino lehenago [[Hego Euskal Herria]] galduta, [[Eusko Jaurlaritza]]k, ordutik aurrera, erbestean lan egin behar izan zuen. Matxinoak [[1937]]ko ekainean hiriko defendatzaileek lehertarazitako [[Bilbo]]ko zubiak berreraikitzen hasi ziren. Madrileko gobernutik, [[Indalecio Prieto]]k [[Ezkerraldea|Ezkerraldeko]] industria suntsitzeko agindua eman zuen eskuindar matxinoek beren alde erabil ez zezaten. Jaurlaritzak ([[Jesus Maria Leizaola|Leizaola]]<nowiki/>k, [[Jose Antonio Agirre]]<nowiki/>k) erabaki zaila hartu behar izan zuten: industrialdea bere horretan uztea, euskal herriaren geroa erraztuko zuelakoan.
 
[[Bilboko gudua|Bilbo hartu]] eta egun batzuk geroago, [[Francisco Franco|Francok]] bertan behera utzi zituen [[Bizkaia|Bizkai]] eta [[Gipuzkoa]]ko [[foru]]ak, «''[https://es.wikisource.org/wiki/Decreto-Ley_de_23_de_junio_de_1937 provincias traidoras]''» izendatuz. Altxamenduarekin bat egindako [[Araba]]k eta [[Nafarroa Garaia]]k, berriz, zenbait eskubide foral mantendu zituzten, tartean beren polizia eta zerga batzuen autonomia.
[[File:Entrada de las tropas nacionales en San Sebastián (48 de 54) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|Donostiako okupazioaren ondoko desfileetako bat]]
[[File:Recibimiento a las tropas del bando nacional (20 de 34) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|upright|Okupatzaileen desfile bat San Bartolomen behera]]
[[Bilboko gudua|Bilbo hartu]] eta egun batzuk geroago, [[Francisco Franco|Francok]] bertan behera utzi zituen [[Bizkaia|Bizkai]] eta [[Gipuzkoa]]ko [[foru]]ak, «''[https://es.wikisource.org/wiki/Decreto-Ley_de_23_de_junio_de_1937 provincias traidoras]''» izendatuz. Altxamenduarekin bat egindako [[Araba]]k eta [[Nafarroa Garaia]]k, berriz, zenbait eskubide foral mantendu zituzten, tartean beren polizia eta zerga batzuen autonomia.
 
Euskal herritarrek bertan jasan zuten errepresioak eta zapalkuntza ideologikoak berrogei urte gehiago iraun zuen. [[Santoña]]n saldutako [[gudari]]ak [[Euskal Herria|Euskal Herri]] inguruko kartzeletara ([[Logroño]], [[Burgos]]...) preso politiko eramanak ziren. [[1936]]ko [[uztail]]ean hasitako errepresioa zabaldu eta areagotu egin zen. [[Iruñea|Iruñeko]] [[San Kristobal gotorlekua]]n zeuden presoek [[1938]]ko [[maiatzaren 22]]an [[San Kristobal gotorlekuko ihesa|ihes egin zuten]]. 795 iheslarietatik, [[Frankismo|frankistek]] ia denak, 585, harrapatu eta 211 erail zituzten.<ref name= navarra36 /> Erbesteratuak ere milaka izan ziren, [[Europa|Europara]] eta [[Hego Amerika|Hego Amerikara]] bidean.