José Ignacio Iruretagoiena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
 
=== Hilketa ===
1998ko urtarrilaren 8aren aurreko asteetan ETAko kide zen Gregorio Escudero Balerdi, José Ignacio Iruretagoiena zelatatzen ibili zen<ref>{{Cite web|url=http://www.rtve.es/memoriadevida/detalle.php?id=794}}</ref> Lortutako informazioa [[Francisco Javier García Gaztelu]] (Txapote) eta [[Irantzu GallasteguiGallastegi]] Soduperekin (Amaya) partekatu zuen. Gregorio Escudero berak García Gaztelu eta Irantzu GallasteguiGallastegi eraman zituen Andoainetik Añorgako[[Añorga]]ko geralekura. Handik, tren bat hartu zuten, Zarautzera[[Zarautz]]era. Bere konplizearen informazioa baliatuta, Zarautzera heltzean, José Ignacio Iruretagoienaren ibilgailua aurkitu zuten, garaje baten aparkaleku-plaza batean. Irantzu Gallasteguik lehergailu bat jarri zuen gidariaren eserlekuaren azpian. ETAk fabrikatutako lehergailu horrek 1,5 edo 2 kilo [[amonal]] eta [[kloratita]] zituen eta tenporizadore bat.<ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/1998/01/10/espana/884386801_850215.html}}</ref> Etarrak bonba jartzen zuen bitartean, García Gazteluk ingurua zaintzen zuen. Lana bukatu ostean, ETAko kide biak trenez itzuli ziren Añorgako geralekura eta bertan Gregorio Escuderok hartu zituen eta Andoainera bueltan eraman zituen.
 
1998ko urtarrilaren 9an, 7:40ak aldera, José Ignacio Iruretagoienak bere autoa hartu zuen. Lanera zihoan. Ibilgailua martxan jarri eta, metro gutxi batzuk egin ondoren, Urdaneta kale inguruan, lehergailuak eztanda egin zuen, 7:50etan. Leherketa jazo eta berehala, hainbat oinezko hurbildu ziren eta José Antonio oso larri aurkitu zuten, zenbait gorputz-adar galdu zituelarik. Biktimak euskaraz laguntza eskatzen zuen. José Antonio suspertzen saiatu ziren, baina alferrik. Leherketak ere, oinezko bati lesioak eragin zizkion eta hurbileko eraikin batean, kotxe batean eta galtzadan kalteak sortu zituen. Poliziak gunea inguratu eta beranduago, epaileak hilotza altxatzea agindu zuen. Euskadiko udaletxeetan kontzentrazio isilak antolatu zituzten hilketa gaitzesteko xedez.<ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/1998/01/13/espana/884646007_850215.html}}</ref><ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/1998/01/11/espana/884473207_850215.html}}</ref><ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/1998/01/11/espana/884473208_850215.html}}</ref>