Mikroekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
9. lerroa:
=== Eskaintza eta eskaera ===
{{sakontzeko|Eskaintza eta eskaera}}
[[Fitxategi:Supply Demand example 01.svg|thumb|250px|Urdinez, [[eskari (ekonomia)|eskaria]] kurba (D) eta gorriz [[eskaintza]] kurba (S) agertzen da. Eskaintza eta eskaria berdintzen direnean izango da merkatu-oreka: oreka prezioa 25 izango da eta guztira 75 unitate saldu eta erosiko dira.]]
[[Eskaintza eta eskaria]] [[eredu ekonomiko]] bat da, [[lehia perfektu|konkurrentzia perfektoko]] [[merkatu]] batean prezio edo salneurri ezberdinetarako ondasun baten [[eskaintza]] eta [[eskari (ekonomia)|eskaria]] berdindu eta horrela, oreka egoera batean, guztira saldu eta erositako kopurua eta [[prezio|salneurria]] ematen dituena. [[Ondasun]] bakar bati buruzko eredua da eta beraz [[oreka partzial]]a ematen du, ekonomia osorako bilatzen den [[oreka orokor]]rean ez bezala. Aldi berean, eredu [[mikroekonomia|mikroekonomiko]] bat da, kontsumitzaile eta ekoizle banakoen erabakietan oinarritzen den eredua delako. Eredu hau [[Alfred Marshall]] ekonomialariak planteatu zuen bere osotasunean lehen aldiz XIX. mendearen bukaeran. Aurretik, merkatuan eskaintza eta eskaria berdindu egiten zirela ezarri zuten beste ekonomialari zenbait ere izan ziren, [[Jean-Baptiste Say]] esaterako [[Sayren lege]]a izenekoaren bitartez.